Maratoian sei korrikalarik parte hartuko dute, Junior Trailean bik eta kilometro bertikalean hiruk
Asteburu honeta Zegama-Aizkorri proba egingo dute. Ostiral arratsaldean kilometro bertikala izango da eta igande goizean maratoia eta gaztetxoen Junior Trail lasterketa. Urretxu eta Zumarragako hamaika korrikalarik parte hartuko dute. Maratoian seik parte hartuko dute: Aritz Egea Caceresek, Igone Campos Odriozolak, Iker Aleman Dominguezek, Imanol Inza Gisasolak, Aitor Martinez Baraiazarrak eta Jon Mikel Mendia Zufiaurrek. Junior Trailean bi herritarrek parte hartuko dute: Aratz Diaz de Espada Arzellusek eta Telmo Iturbe Caballerok. Bukatzeko, kilometro bertikalean hiru herritarrek parte hartuko dute: Ainhoa Sanz Rodriguezek, Jon Ander Aranburu Zabalok eta Jose Talavera Doncelek.
Argazkia: Gotzon Aranburu
