Atzo Eire tabernako mus txapelketako azken partidak jokatu ziren. Finala Ander Aranburuk eta Juanjo Bergarak irabazi zuten. Sergio Arrizabalaga eta Imanol Bermejoren aurka jokatu zuten. Hirugarren postuan Xabier Arbulu eta Jon Urzelai sailkatu dira. Hirugarren posturako partida Julen Etxaniz eta Jon Sastreren aurka jokatu zuten. 19. edizio honetan 46 bikotek parte hartu dute.
