Omenaldia berarekin paletan jokatzen duten lagunek antolatu dute
Gaur eguerdian Jose Gomez omendu dute Eitzan. Gomez urte amaieran hil zen, bihotzekoak jota. Omenaldia Eitzako frontoian izan da. Paleta partidak jokatu dituzte. Ondoren, Asier Juanena Gomezen lagunak aurreskua dantzatu du eta Gomezen familiari oroigarriak oparitu dizkiote. Omenaldia Gomezekin palan jokatzen zuten lagunek antolatu dute. Senitartekoei Gomezen argazki bat Gorka Azkarateren bertso batekin, lagunek sinatutako kamiseta eta Txiribiri taila elkartekoek egindako pala bat oparitu dizkiete.


