Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Juan Jose Moral txirrindulari ohi zumarragarra, Alemaniako zaleen idoloa

Zumarraga

1975ean Bakearen Lasterketako etapa bat irabazi zuen eta lasterketa horren sorreraren 75. urteurrenera gonbidatu dute

Juan Jose Moral, maillot horiarekin, Gerako estadioan, bere semeekin eta Alemaniako lagunekin
2023/05/22
Otamotz

Altzairuzko Oihalaren garaian, oso gutxi ziren Ekialdeko Europako herrialdeetara joateko aukera zuten mendebaldeko europarrak. Juan Jose Moral txirrindulari zumarragarra horietako bat izan zen. 1975ean Bakearen Lasterketan (ekialdeko herrialdeetako Tourra) parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin eta bigarren etapa irabaztea lortu zuen, ihes eginda. Helmuga Alemaniako Errepublika Demokratikoko Gera hiriko estadioan zegoen eta milaka lagunen txalo artean sartu zen. Altzairuzko Oihala erori aurreko urteetan oso gutxi izan ziren Bakearen Lasterketan garaipenen bat lortu zuten mendebaldeko txirrindulariak. Hala, Moral gogoan dute oraindik. Bakearen Lasterketaren 75. urteurrena ospatu dute eta Moral festara gonbidatu dute. Bere bi semeekin joan da, Juanjorekin eta Jorgerekin.

Goiko argazkia: Juan Jose Moral 1975eko Bakearen Lasterketako bigarren etapan, Gerako helmugan. Beheko argazkia: joan zen ostegunean, toki berean.

Festa ostegun arratsaldean izan zen eta Moral bakearen aldeko usoak askatzeko ohorea izan zuenetako bat izan zen. Lehenago, goizean, Gera hirian izan ziren. Bertan, une hunkigarriena bizi izan zuten. Juanjok bertako udalarekin harremana du (duela urte batzuk aitaren argazki batzuk eskatu zizkien) eta Alemaniara joan aurretik berriro beraiekin harremanetan jarri zen. Atletismo estadioa bisitatu nahi zutela esan zien. Alemaniarrek sekulako sorpresa prestatu zieten zumarragarrei. Estadiotik kilometro batera, hamar laguneko taldea zain zuten, duela 50 urteko bizikletekin eta arroparekin. Moral bizikletan sartu zen estadiora, alemaniarrekin batera. Ondoren, estadioari bizpahiru itzuli eman zizkion. Alemaniarrek kazetariei ere deitu zieten eta hurrengo egunean bertako egunkari batean Moralen bisitaren berri eman zuten.

Goiko argazkia: 1975ean, lasterketa irabazi ondoren, bigarren postuan sailkatu zen sobietarrarekin eta hirugarren postuan sailkatu zen txekiarrarekin ohorezko itzulia egiten.
Beheko argazkia: bere bi semeekin, toki berean, ostegunean.

Aita-semeak Berlinen ere egon dira eta gaur itzuliko dira Zumarragara. Sekulako esperientzia izan da. “Aita txundituta dago oraindik. Sinadurak eskatu dizkiote, komunikabideetan atera da… Izan ere, oso lasterketa garrantzitsua zen eta Mendebaldeko Europako txirrindularientzat oso zaila zen irabaztea. Chemnitz hirian ere egon gara. 1975ean aitak bertako Kongress hotelean lo egin zuen eta hotel berean lo egin dugu”, aipatu du Juanjo semeak.

Moral txirrindulari handia izan zen. Bera da Bakearen Lasterketako etapa bat irabazi duen euskal herritar bakarra. Horretaz gain, 1976an Kanadako Montreal hirian egin ziren joko olinpikoetan parte hartu zuen. Gainera, 1971n afizionatu mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen, 1974an Montrealen jokatu zen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, afizionatu mailako erlojuaren aurkako Espainiako Txapelketa irabazi zuen 1976an… Horretaz gain, afizionatu mailako Italiako Giroan parte hartu zuen eta 1976ko Suitzako Itzulian laugarren postuan sailkatu zen. Irlandako Itzulian bigarren postuan sailkatu zen, Sean Kelly handiaren atzetik. Sekulako errodadorea izan zen, baina zorte txarra izan zuen. 1976an SuperSer taldearekin fitxatu zuen eta bere bizitzako denboraldi onena egin zuen. SupeSer-ek profesional mailako taldea zuen, baina 1976ko Tourrean taldean arazoak izan ziren eta taldea desegin zuten. Agustin Tamamesek bere talde berrirako deitu zion, baina egitasmoa bertan behera gelditu zen. Hala, txirrindularitza uztea erabaki zuen. Moral Burgosko Villamayor de los Montes herrian jaio zen 1951n eta gaztetan Euskal Herrira etorri zen. Eitzan bizi da.

Usoak askatzen, Bakearen Lasterketaren 75. urteurreneko festan.

Alemaniako lagunekin, Gerako estadioko podiumean.

Chemnitz hirian (Alemaniako Errepublika Demokratikoaren garaian, Karl Marx Stadt deitzen zen), Thomas Barth txirrindulari ohi alemaniarrarekin. Barth munduko txapelduna izan zen (taldekako erlojupeko proban) eta berak antolatu du Morali egin dioten omenaldia.

Chemnitz hiriko Kongress hotela (1975ean bertan hartu zuen ostatu).

Morali Kongress hotelaren forma duen likore-ontzia oparitu zioten 1975ean eta oraindik bere etxean du.

Moral, Alemaniako egunkari batean.

Morali buruzko erreportajea, Alemaniako egunkari batean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT