Plastic Energy-k filial bat ireki duela eta filial horren egoitza Zumarragan dagoela jakin dute

UZ Bizi plataformak bilera egingo du gaur (ostirala), 19:00etan, Urretxuko kultur etxean. Hainbat gai landuko dituzte. UZ Bizik Plastic Energy-ren egitasmoaren aurkako mozioa aurkezteko asmoa du. Bestalde, Plastic Energy-k filial bat ireki duela eta filial horren egoitza Zumarragan dagoela jakin dute. “Egitasmoa aurrera doa eta gelditu nahi badugu mobilizatu beharra dugu”, esan dute. Hala, herritarrei gaurko batzarrean parte hartzeko eskatu diete.