
Merkatariaren Eguna ospatu zuten atzo Urretxu eta Zumarragako merkatariek. Dendak eta kaleak apaindu zituzten eta bezeroentzat sorpresak prestatu zituzten. Iluntzean, dendak itxi ondoren, merkatari guztiak Urretxuko Iparragirre plazan elkartu ziren. Bertan, mokadutxoa egin zuten eta taldeko argazkia atera zuten.