
Daniel Martinez zumarragarra Orbea bizikleta enpresako zuzendari berria izango da. Martinezek 25 urte daramatza enpresan eta berrikuntza saileko arduraduna eta operazio saileko arduraduna izan da. Orbearen negozio bolumena 400 milioi eurokoa izan zen iaz. Ekoizten dituen bizikleten %80a Estatu espainiarretik kanpo saltzen du.