
Aurreikuspenen arabera gauzatu da gaur Urretxun 2023-2027rako kargu-hartzea. Jon Luquik hartu du aginte makila, eta EAJko hautagaiak jarraituko du alkatetzan. Hirugarren legealdia izango da Luquirentzat. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, sei zinegotzi lortu zituen EAJk (gehiengo osoa galdu zuen), bost EH Bilduk, eta bi PSE-EEk. Bozketan, EAJko ordezkariek Luquiri eman dizkiote sei bozak, EH Bilduko bost botoak koalizioko Jon Altolagirre alkategaiarentzat izan dira, eta PSE-EEkoek zurian bozkatu dute. Hala, EAJk jarraituko du alkatetzan datozen lau urteetan.