Beloki Frontoia izan du testigu gaurkoan erremontarien final handiak. Gurrutxaga-Apezetxea bikoteak Zaldua II-Eskudero bikotearekin neurtu ditu indarrak eta Ezkurra II-Juanenea bikoteak Goikoetxea V-Azpirozekin.
Beloki Frontoia erremonteak hartu du gaurkoan. Zaletu ugari elkartu dira gaurko hitzordu garrantzitsuan. Erremontari finala izan da Beloki pilotalekuan eta Gurrutxaga-Apeztetxea, Zaldua II-Eskudero, Ezkurra II-Juanena eta Goikoetxea V-Azpiroz bikoteak aritu dira bertan norgehiagokan.
Harmailetan tentsioa nabari zen, final handiaren urduritasuna tarteko. Hala ere, animoz berotu dituzte zaletuek erremontarien belarriak, txalo artean. Pilotalekua bete-beteta egon ez arren, zumarragar eta urretxuar asko izan dira bertan, batzuk haur eta guzti, beste batzuk bakarrik zein lagun artean. Harmailetan zaletuek aipatu dutenaren arabera <<urduritasunez eta tentsioz>> bizi izan dute partida, baina <<ikuskizun ederra>> izan dela adierazi dute.

