1948ko ekainaren 27an Izazpi gainean dagoen gurutzea inauguratu zen. 75 urte beteko ditu, beraz, egun batzuk barru. Ostadar mendi taldeak ekitaldi bat antolatu du urteurrena ospatzeko. Igande honetan, 11:30ean, tontorrean bertan elkarretaratzea egingo dute eta taldeko argazkia aterako dute.