Joan zen asteko ekitaldiak Gaztetxeko Asanbladak antolatu zituen eta aste honetakoak Gazte Asanbladak

Gaztetxean bi asanblada daude egun eta biek hainbat ekitaldi antolatu dituzte 21. urteurrena ospatzeko. Joan zen astean Gaztetxeko Asanbladaren ekitaldiak izan ziren eta aste honetan Gazte Asanbladarenak.
Aste honetako ekitaldiak ostiralean izango dira. 13:00etan Xaukena elektrotxarangarekin kalejira egingo dute, gaztetxetik abiatuta. Ondoren bazkaria egingo dute gaztetxean bertan. 16:00etan kalejira egingo dute berriro, elektrotxarangarekin. 17:30ean frontenis txapelketako finala jokatuko da Ederrena pilotalekuan. Gauerditik aurrera musika saioak egingo dira: Zatekeen erromeria taldea, XSakara rap abeslaria eta DJ Javi Hidalgo.