
Maialen Akizu bertsolari urretxuarra bigarren sailkatu da III. Argi Baltza sariketan, Aitor Etxebarriazarraga gernikarrarekin buruz burukoa jokatuta. Atzo (igandea) jokatu zen finala Muxikan, Urretxindorra herri eskolan. Akizu eta Etxebarriazarragarekin batean, finalean izan ziren Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Oihana Arana eta Lurdes Ondaro.
Argi Baltza sariketa Lilibertso bertso eskolak antolatzen du. Euskal Herri osoko 18 bertsolari gaztek parte hartzen dute. Busturialdekoek lehentasuna dute. Jon Lopategi zenaren omenez du izen hori, bertsolari gazteen alde hark egindako lanaren aitortzan.