Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Irrika: Eitzako udaletxea

Zumarraga

Zumarragako Eitza auzoko Irrika elkarteak 50 urte beteko ditu irailean. Gaur, elkarteko lehendakariak Santa Isabel jaietako pregoia irakurriko du. Eitza auzoa herri bat da ia eta Irrika elkartea bertako udaletxea.

Ormazabal (ezkerretik lehenengoa), Biain (bigarrena) eta Zabalo (azkena), beste bazkide batzuekin.
2023/06/30
Otamotz

Eitza Zumarragako herriguneko lehen auzoa izan zen. Eitzatarrak zumarragar petoak dira, baina lehenik eta behin eitzatarrak dira. Eitza herri bat da ia. Eliza eta pilotalekua ditu. Udaletxearen tokia Irrika elkarteak betetzen du. Irrika da auzoko topagune nagusia. Irailean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, Antxon Biainek, elkarteko lehendakariak, Zumarragako jaietako pregoia irakurriko du gaur gauean.

Eitzan bi kuadrilla ibiltzen ziren. Garai hartan elkarte ugari sortzen ari ziren eta beraiek ere eurena izatea pentsatu zuten.

27 bazkidek sortu zuten elkartea. Horietatik hiru bizi dira: Txomin Garziandia, Mikel Ormazabal eta Joxe Mari Zabalo. Goierriko Hitzak Ormazabal eta Zabalo elkartu ditu. Ormazabalen kuadrillak Txomin-Enea tabernara joateko ohitura zuen eta Zabalorena Kortara joaten zen batez ere. Irrika elkartea sortzeko elkartu ziren.

Elkarte batek nola funtzionatzen duen ikusteko, Urretxuko Gibelurdin elkartera joan ziren. “Urretxun Gibelurdin elkartea zabaldu zuten eta Pello Badiolaren bitartez hara joan ginen. Nola funtzionatzen zuen ikusi genuen eta hamar egun baino lehenago gurea sortzeko paperak egiten ari ginen. Lokalaren jabeak baldintza bakarra jarri zigun: bera ere bazkide izatea”, gogoratu du Zabalok.

Elkartea sortzeko egindako lana garai batean baino gehiago baloratzen duela gehitu du Zabalok. “Orduan ez ginen konturatzen. Hau etxe zahar bat zen eta harri asko atera genituen hemendik. Larunbatetan eta igandetan dozena bat lagun elkartzen ginen, lan egiteko. Ondoren, ohol handi bat jarri eta etxetik ekarritakoa jaten genuen. Hasieran errentan egon ginen eta handik 10 bat urtera lokala erosi genuen”. Hasierako errenta gariaren prezioan oinarrituta zehaztu zutela gogoratu du Ormazabalek.

Elkartearen inaugurazio ekitaldia 1973ko irailean izan zen. Frankismo garaia zen eta inaugurazio ekitaldian Guardia Zibilaren eta Poliziaren buruek parte hartu zuten.

50 urte pasa dira ordutik. “50 urte hauek oso azkar pasa dira. Oso ondo pasa dugu”, dio Ormazabalek. Zabalok garai batean egunero elkartean afaltzen zuela gehitu du. “Hemen ikasi genuen kozinatzen”.

Kanpoan zuten parrillagatik egin ziren ezagun. Garai hartan Beasain-Bergara errepidea elkartearen ondotik pasatzen zen eta autoetara eta kamioietara txuleta eta bisigu usaina iristen zen. “Basabe kamioilari legazpiarrak, hemendik pasatzen zen bakoitzean, gelditzeko gogoa pizten zitzaiola esan zidan. Behin, bi bazkide arkume zaharra parrillan utzita elkartera sartu ziren eta parrillara itzuli zirenean ez zegoen arkumerik. Txantxa bat zela uste zuten, baina arkumea ez zen azaldu. Perretxikoak eta pikatxa ere askotan jaten genuen. Ostiralero 12 lagun elkartzen ginen”, dio Zabalok.

Duela urte batzuk, eraikina bota eta berria egin zen. Egungo elkartea erosoagoa da, baina parrilla eta terraza galdu zituzten. “Elkarte gainean bizi zen emakumea zerura joango zen. Askotan keak zikinduta erretiratuko zituen izarak, baina sekula ez zigun ezer esan. Ezta goizeko ordu batak arte terrazan gelditzen ginenean ere”.

Gehienak ehiztariak ziren eta ehizaren lotutako pasadizo bat ere badute. “Elkartean arbela genuen eta behin Operacion Mirlo (Zozoa Operazioa) idatzi genuen bertan. Sei edo zazpi lagun Zegamara joan ziren, baina ez zuten batere ehizatu. Itzuli zirenean, norbaitek Beloki mendiaren atzealdean igelak ikusi zituen eta bila joan ziren. 300 bat ekarri zituzten. Gustura jan genituen. Eta norbaitek arbelean La Operazion Mirlo ha salido rana (Zozoa Operazioa ustel atera da) idatzi zuen”.

Txantxak egiteaz gain, gogor lan egin dute. Irrikak Eitzarekin lotura estua du eta bazkideek
Eitzaren alde lan egiten dute. “Eitzaren bihotzean gaude eta hainbat ekitaldi antolatzen ditugu: Floren Oiartzabalek eta biok jaiak berreskuratzea erabaki genuen eta urte batzuetan jaiak elkarteak antolatu zituen. Egungo Jai batzordeak hemen egiten ditu bilerak, jaietan jubilatuen hamaiketakoa antolatzen dugu…”, gogoratu du Ormazabalek.

Gizartearen ohitura aldaketek eta pandemiak elkarteei min egin die, baina Irrikak bizirik dirau. “Hasierako hiru gelditzen gara eta beste batzuk urte asko daramatzate bazkide, baina gazte batzuk ere sartu dira. Irrikan egunero elkartzen da kuadrillatxo bat”.

Sorrerako bazkideak.

1975eko Eitzako jaiak. Irrika elkarteak antolatu zituen.

Inaugurazio ekitaldia.

Joxe Mari Zabalo eta Mikel Ormazabal, elkarteko sukaldean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT