
Ostegunean Zumarraga Hiria pilota txapelketa jokatu zen Zumarragan. Inguruko pilota eskoletako haurrek eta gurasoek arratsalde bikaina pasa zuten. Neskei dagokienez, Irati Altxu eta Dunixe Alberrok 18 eta 11 irabazi zieten Ane Deskarga eta Amaiur Landari. Prebenjamin mailan Aiur Anduezak eta Xuban Arnaizek 18 eta 12 irabazi zieten Jon eta Iker Sagastizabali. Benjamin mailan, Manex Cruz eta Aner Lasherasek 18 eta 14 irabazi zieten Pablo Mendizabal, Martin Erostarbe eta Luka Lasherasi. Kimu mailan, Marko Urangak eta Urko Irastorzak 18 eta 14 irabazi zieten Ganix Urretabizkaia eta Unax Begiristaini. Bukatzeko, kadete mailan, Ugutz Lasak eta Markel Imazek 18 eta 3 irabazi zieten Mikel Damian eta Eneko Garciari. Horra hor argazki batzuk.