
Igandean Zumarragako San Kristobal auzoko jaia egingo dute. 11:00etan meza egingo dute eta ondoren herri kirol saioa. Hasteko, gaztetxoek herri kirol triatloia egingo dute. Ondoren, aizkolariak arituko dira: Javier eta Julen Aranberrri Elorriaga aita-semeak, Iñaki Lakiola eta Aimar Zubillagaren aurka. Bukatzeko, pintxoak banatuko dituzte eta trikitilariek giroa alaituko dute. Doaneko autobus zerbitzua egongo da. 10:15ean abiatuko da, Elizkaletik. Ekitaldiak Urretxu eta Zumarragako Herri Kirol Elkarteak eta Zumarragako Udalak antolatu dituzte.