Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Nicolas Alustizak Euskaltel-Euskadi taldearekin fitxatu du

Zumarraga
Argazkia: Oskar Matxin
2023/07/12
Otamotz

Nicolas Alustizak (Zumarraga, 2003) Euskaltel-Euskadi taldearekin fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako. Alustizak Euskadi fundazioaren bigarren taldetik (Laboral Kutxa) lehen taldera salto egin du, denboraldi bikain baten ostean. 2023an lau garaipen lortu ditu. Azkena, joan zen asteburuan, Antzuolan. Euskaltel-Euskadin herrikide batekin arituko da: Xabier Isasa urretxuarrarekin.

Alustiza Industria Antolakuntza Ingeniaritza gradua ikasten ari da Mondragon Unibertsitatean. 2022an lepauztaia hautsi ondoren, 2023an bere dohainak erakusteko aukera izan du. Apirilean Duranan nagusitu zen, maiatzean Iturmendin eta ekainean Seguran. Gainera, laugarren izan zen Legazpiko Santikutz klasikoan, bosgarren Lazkaon, hamargarren Valenciagan eta hamaikagarren Bidasoako Itzulian eta Gorlako Igoeran. Gazte mailara arte Goierri kirol elkartearen taldeetan aritu zen. Igotzailea da eta talde txikietan oso ondo moldatzen da.

Zumarragarra oso pozik ageri da. “Fitxaketa honek asko esan nahi du niretzat, iraunkortasunaren eta lanaren sinonimoa baita. Eta etxeko taldearekin bi urtetarako sinatzea erabateko ametsa da. Azken bi denboraldietan Laboral Kutxan aritu naiz. Oso ondo eraman dute nire kirol ibilbidea eta profesional mailara igarotzeko funtsezko balioak irakatsi dizkidate. Helburu nagusia bizikletaz gozatzea izan da”.

Ilusi handia duela eta datozen bi urteetan ikasten eta gozatzen jarraitu nahi duela gehitu du. Eskerrak eman dizkie inguruko guztiei. “Eskerrak eman nahi dizkiet lagunei, familiari eta Fundazioari, eman didaten aukeragatik. Iaz urte txarra izan nuen, bizikleta utzi eta taldekideei agur esan nien udan, baina taldeak ni babesten jakin zuen eta bide onetik gidatu ninduen. Dohainak ditudala eta bizikleta uztea pena izango zela uste zuten… eta arrazoia zuten”.

Orain arte bere zuzendaria izan zen Mikel Gaztañaga itsasondoarra ere pozik ageri da. “Nicolas berezko irabazlea da. Gazte mailan ere erakutsi zuen hori. Denboraldi erdian lepauztaia hautsi zuen arren, gero nagusitu egin zen. Iaz, gurekin eman zuen lehen urtean, ondo hasi zen, baina berriro ere lepauztaia hautsi zuen. Aurten, ordea, denboraldi hasieratik erakutsi ditu bere dohainak: oso ondo igotzen da eta ondo moldatzen da taldeetan eta ihesaldietan. Gainera, taldekide ona da, giro ona ematen dio taldeari, eta lasterketan oso azkarra da, ez da ezkutatzen eta beti aurpegia ematen du”.

Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak ere Alustiza irabazlea dela azpimarratu du. “Nicok bere kalitatea erakutsi du denboraldi hasieratik. Erregularra eta irabazlea da. Aukerak baliatzeko behar den abiadura du eta txirrindulari handia izateko behar den izaera dauka. Dena du, orain pixkanaka hazi behar du, bere ibilbidea osatu behar du profesional handi bihurtzeko”.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT