Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
OSCAR SANCHEZ. ALACANTEN BIZI DEN URRETXURRA

«Kuadrilla eta euskara ez galtzea funtsezkoa da niretzat»

Urretxu

Oscar Sanchez (Urretxu, 1974) Alacantera joan zen bizitzera nerabea zenean. Ia 35 urte daramatza han, baina ez du Urretxurekin lotura galdu eta euskaraz egin du elkarrizketa.

2023/07/26
Asier Zaldua

Nolatan joan zineten Alacantera?
Aitak Patrizio Etxeberria enpresan lan egiten zuen eta Alacantera etorri zen, burdindegi bat irekitzeko asmoarekin. Baina hona etorri eta urtebetera aita hil egin zen, istripu batean. Nik 16 urte nituen eta nire arrebek 6 (Maider) eta 3 (Ainara).

Ez duzu ez euskara eta ez herriarekin zenuen harremana galdu.
BBBko 2. mailan (egungo 4. DBH) nengoenean etorri ginen Alacantera. Hurrengo ikasturtean lizeoan nire ikaskideak izandakoek ikasbidaia egin zuten Torremolinosera eta ni ere joan egin nintzen. Oso polita izan zen: amak diru arazoak zituen eta lizeoko ikaskideek ordainduta joan nintzen. Horrelakoak ez dira ahazten.

Gogorra izan al zen Alacanteko bizimodura egokitzea?
Nik espero nuena baino gutxiago. Ikastolan eta lizeoan euskaraz egin nituen ikasketak, baina berehala ohitu nintzen gazteleraz ikastera. Gainera, berehala lagun onak egin nituen, saskibaloian jokatzen hasi nintzen…

Alacanten bizi izan al zara beti?
Bai, baina nire emaztearen familiak Alacanteko herri txiki batean etxe bat du. Biar herrian, hain zuzen ere. Asteburuetan eta oporretan bertara joaten gara. Oso gustura joaten naiz. Niretzat, Urretxura joatea bezala da ia: mendian dago, han ere kuadrilla dut… Hirietako bizimodua ezberdina da. Alacant, oso handia ez den arren, hiri bat da. Eta gainera, egun Valentzian lan egiten dut. Valentzian ematen dut aste erdia.

Zertan lan egiten duzu?
Arkitektura teknikoa ikasi nuen. Aparejadorea naiz. Horretan lan egin nuen, krisia heldu zen arte. Ondoren, txirrindularitzan espezializatutako bidaia agentzia bat ireki nuen. Lau urte eman nituen agentziarekin, 2014tik 2018ra. Egun, promotore batean lan egiten dut, zuzendari tekniko bezala.

Bidaia agentzia zenuen garaian, nongo bezeroak zenituen?
Norvegiako, Herbeheretako, Belgikako… bezeroak nituen. Nik zerbitzu guztiak eskaintzen nizkien: hotelak, ibilbideak… Lagun onak egin nituen. Belgikarrak, batez ere. Egunen batean bisitan joatea espero dut.

Seme-alabarik ba al duzue?
Seme bat eta alaba bat ditugu. Semeak, Nicolasek, 16 urte ditu. Alabak, Mariak, 14 urte. Ukrainako neska bat ere badugu: Katherina du izena, 10 urte ditu eta uda pasatzera etorri da.

Askotan etortzen al zarete Urretxura?
Seme-alabak ez dira askotan joan: krisia dela eta 2010etik 2014ra eraikuntza arloa oso gaizki egon zen Alacanten, pandemia, emazteak hanka hautsi zuen… Zazpi urte daramatzate Urretxura joan gabe. Ni aurten joan naiz, baina Frantziako Tourra ikustera. Hori dela eta, ez dut familia eraman.

Non ikusi duzu Tourra?
Lehen egunean Gernikan izan nintzen Unai Eizagirre lagunarekin, bigarrenean Aztirian Asier Aranbururekin eta hirugarrenean Zarautzen Ibon Salaberriarekin. Tourra bizikletan ibiltzeko eta familia eta lagunekin egoteko aitzakia izan zen. 2-3 ordu bizikletan ibili, lasterketa ikusi…

Santa Isabel egunaz gozatzeko aukera ere izan zenuen.
Santa Isabel eguna oso egun polita da. Azken 10-15 urteetan ikusi gabeko jende asko ikusi nuen. 34 urte neramatzan Santa Isabel egunean egon gabe. Hasieran Urretxuko jaietara urtero joaten nintzen, baina ez nuen Zumarragako jaietara joateko ohiturarik. Egun zailagoa da Urretxuko jaietara joatea, ordurako seme-alabak ikasturtea hasita baitaude.

Ze zaletasun dituzu?
Txirrindulari elkartekoekin bizikletan ibiltzea eta familiarekin mendira joatea. Emaztea eta seme-alabak mendizaleak dira. Biar herrian 700 metrora dago eta oso toki politak ditu mendian ibiltzeko. Baina udan ez dago mendira joaterik, beroa dela eta. Hasieran mendian ibiltzen nintzen, ondoren mendiko bizikletan ibiltzen hasi nintzen eta egun errepidekoarekin ibiltzen naiz. Biarren egiten zen probaren antolaketan parte hartzen nuen eta Ibiko Tour del Juguete eta Benidormeko World Cycling Tour bizikleta proben antolaketan parte hartzen dut.

Bizikleta martxetan parte hartzen al duzu?
Iaz Granadan egon nintzen, baina egun garai batean baino martxa gutxiago egiten ditut. Nahiago dut lagunekin turismoa egin: 80-100 kilometro egin bizikletan, bazkaldu, tokiak ezagutu… Haurrentzat eredu ona izatea komeni da eta lortu dugula dirudi. Biak kirolzaleak dira. Semeak atletismoa egiten du eta alabak balleta.

Zer da zuretzat Urretxu?
Urretxu oso garrantzitsua da nire bizitzan. Niretzat, kuadrilla eta euskara ez galtzea funtsezkoa da. Kuadrillarekin oso harreman estua dut Whatsappi esker eta beste lagun batzuekin Facebook bidezko harremana dut. Erabilpen ona ematen bazaie, sare sozialak oso erreminta onak dira. Alacanten Oscar el Vasco bezala ezagutzen naute eta Biarreko kuadrillakoek Lehendakari deitzen didate.

Urretxuko eta Zumarragako Facebookean dezente parte hartzen duzu.
Urretxuko eta Zumarragako Facebooka sortu zuen mutila ezagutu dut bidaia honetan. Osaba baten laguna da. Herrian gertatzen dena jakitea gustatzen zait. Adi nago beti. Urruti bizi naizelako zer edo zer ulertzen ez badut, lagunei galdetzen diet: Orbegozoren itxiera, plastiko plantaren irekiera…

Senitarteko asko al dituzu Urretxun?
Amaren aldetik, bi osaba ditut: Mitxel eta Javi. Brumadensa taldeko Ibon Martinez Mendiaraz nire lehengusua da. Aitaren aldetik, berriz, bi izeba ditut: Antonia eta Kati. Aitona-amonak hil egin ziren.

Realzalea ere bazara.
Ez naiz oso futbol zalea. Realzalea naiz, futbol zalea baino gehiago. Realaren partidak ikusten ditut eta seme-alabak ere txuri-urdinak dira.

Zerbait gehiago esan nahi al duzu?
Urretxura joaten naizen bakoitzean, jendea oso ondo portatzen da nirekin. Oso eskertuta nago. 34 urte eta gero, jada ez dut herriarekin harremana galduko. Haurrak heltzen direnean, gehiago joango naiz. Datorren urtean 50 urte beteko ditugu eta martxoan kintada egiteko asmoa dugu. Joan egingo naiz, noski.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT