
Xabier Isasa urretxuarra Etorkizuneko Tourrean ari da lehiatzen. Atzo hasi zen Tourra, eta abuztuaren 27an amaituko da. Isasa, gazte mailako Frantziako Tourrean ariko da, hain zuzen ere.
Goierritarra, gaur egun, Euskaltel Euskadiko txirrindularia da, baina aurretik Laboral Kutxan ere aritu zen. Isasaren bigarren denboraldia da hau profesional mailan.