
Filomena Pascual Mate zumarragarrak 100 urte bete zituen abuztuaren 11n. Arantxa Gonzalez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, lore sorta bat eta Antioko irudi bat oparitu zizkion, zumarragar guztien izenean.
Filomena Burgosko Villafruela herrian jaio zen. Valladolideko La Pedraja de Portillo herriko Florencio Marcosekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten (Florencio). Senarra Zumarragara etorri zen lanera eta 1959an Filomena eta semea etorri ziren. Hasieran Itsason bizi izan ziren. Ondoren, Zumarragarra etorri ziren.
Lau biloba eta bost birbiloba ditu. Urtebetetzea semearekin, anaiekin eta ilobekin ospatu zuen, bilobak eta birbilobak kanpoan baitzeuden.