Euskadiko marka absolutua hobetu du, bizkar igeriketako 200 metroko proban

Nahia Garrido igerilari urretxuarra gazte mailako munduko txapelketan parte hartzen ari da, Israelen. Gaur bosgarren postuan sailkatu da bizkar igeriketako 200 metroko probako finalean. 2 minutu, 12 segundo eta 50 ehunen behar izan ditu proba osatzeko: bere marka onena egin du eta Euskadiko marka absolutua hobetu du.