
Atzo gauean euskal pentatloi txapelketa jokatu zen Azpeitian. Andoni Iruretagoiena Izeta IV. nagusitu zen. Bigarren postuan Xabat Olaizola sailkatu zen eta hirugarren postuan Xabier Zaldua zumarragarra. Zaldua laugarren joan zen probaren zati handi batean, Aritz Irazabalen atzetik, baina azken proban (korrika) aldea jan zion. 15 segundo bakarrik atera zizkion Irazabali. Izeta IV.ak hirugarren aldiz irabazi du euskal pentatloia. Hiru dira hiru aldiz irabazi dutenak: Joxe Mari Olasagasti, Izeta IV. eta Zaldua.
Argazkiak: Pedro Martinez/Noticias de Gipuzkoa