
Goierri kirol elkarteko zikloturismo sailak, bi udalen laguntzarekin Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxa antolatu zuen ostegun honetarako. Jende gutxik izena eman duela ikusita, atzeratzea erabaki dute. Hilabete barru egingo dute, seguru aski.
Bizikleta martxa hau 2005ean antolatu zuten lehenengoz, Urolako trenbidean zubiak jarri zituztenean. Egitasmoak arrakasta izan zuen eta edizio gehienetan 300 bat lagunek parte hartu dute. Behin 700 lagunek parte hartu zuten. “Urte batean San Martin egunean egin genuen eta bidegorria izoztuta zegoen. Hala ere, 200 lagunek parte hartu zuten”, gogoratu du Iñaki Urdangarin antolatzaileak.
Pandemia garaian egiteari utzi zitzaion eta aurten 16. edizioa egiteko asmoa dute. Beti bezala, hiru ibilbide egongo dira: Iraetara, Azkoitiko plazara eta Aizpurutxora.