Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Urretxuko Udalak %2,7 igo ditu zergak, tasak eta prezio publikoak

Urretxu
2023/10/12
Otamotz

Urretxuko Udalak datorren urteko ordenantza fiskalak onartu ditu. Zerga, tasa eta prezio publiko gehienak %2,7 igoko dira. EAJk alde bozkatu du, EH Bilduk aurka eta PSE-EEk abstentzioa eman du.

Jon Luqui alkateak igoera zehazteko orduan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako abuztutik abuzturako KPIan oinarritu direla esan zuen. Salbuespenei dagokienez, uraren eta zaborraren tasak %5 igoko dira. «Uraren tasa %5 igoko dugu uraren prezioaren igoerari aurre egiteko. Izan ere, %12 igoko da. Zaborraren tasari dagokionez, Sasietak %6,5 igotzea proposatu du, baina %5 igoko dugu».

Enpresei zaborraren tasa %50 igoko diete. «Mugitegin ditugun enpresen ezaugarriak direla eta, bilketa oso garestia da. 112.000 euro urtean, hain zuzen ere. Hori dela eta, aurten tasa %50 igoko diegu eta datorren urtean beste %50, gastuak estaltzeko». 30 urtetik gorako autoei dagokienez, hemendik aurrera ez dute %100eko hobaria izango, %50ekoa baizik.

PSE-EE alderdiko Alex Gonzalezek beraien abstentzioa arrazoitu zuen. «Gu Estatuko KPIan oinarritzen gara eta %2,6koa izan da. Aldea txikia denez, abstentzioa emango dugu EAJren proposamenaren onarpena posible egiteko».

EH Bilduko Jon Altolagirrek «ezberdintasun soziala murrizteko, justizia soziala lortzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta herriko merkatariei laguntzeko» hemezortzi proposamen egin dituztela esan zuen, eta gobernu taldeak bakar bat ez duela ontzat eman salatu zuen.

Hobari sistema «berritzailea» proposatu dutela gehitu zuen. «Proposatu dugun hobari sistema emakumeen, gazteen eta pertsona zaurgarrien mesederako da. Urretxuko emakume batek duen batez besteko errenta baino txikiagoa duen edonork hobaria izango luke. Helburua herritar guztiak zerbitzu guztietara heltzea da. Aldundiak familia ugariak babesten ditu, baina familia eredu berriak daude eta horiek ere babestu egin behar dira».

KPIan oinarritzea ez dela onena esan zuen. «Energiaren prezioaren igoerak, hipoteken igoera… dela eta, KPIan oinarritzea ez da egokiena. Guk zerga eta tasak %1,9 igotzea proposatu dugu».
Uraren gaiari buruz ere hitz egin zuen. «Egoera anomaloa bizi dugu, ur zerbitzuaren kudeaketa enpresa pribatu baten esku baitago. Guk bederatzi metro kubiko baino gutxiago kontsumitzen dutenei tasa izoztea proposatu dugu. Udal gobernuak ez du gure proposamen bakar bat onartu. Ez da legegintzaldia hasteko eta elkarlana sustatzeko modu onena. Dena den, proposamenak egiten jarraituko dugu».

Altolagirreri alkateak eta EAJko Itziar Agirre eta Maialen Fidalgo zinegotziek erantzun zioten. «Zuek proposatu duzuen hobari sistema onartzea ez da borondate politiko kontua bakarrik. Gure ezezkoak argudiatu egin ditugu. Zuen proposamena populista da. Ondo gelditzeko balio du, baina ez da errealista. Marko legala kontuan izan behar da. Bestalde, tasak zerbitzu baten truke ordaintzen dira eta zerbitzu horren kostua estali behar dute. Hobaria orokortzen baduzu, nekez aurre egingo diozu kostuari. Diru sarrerak jaisteak, zerbitzu publikoak eskaintzea zailtzen du. Gainera, zerbitzu hori behar ez duen jendeak ere zerbitzua eskatzea gerta daiteke eta horrek kudeaketa ezinezko bihurtuko luke», aipatu zuen Agirrek.

EH Bilduri analisia egin ez izana leporatu zion. «Zuek proposatu dituzuen neurriek kostu handia dute eta ez duzue azaldu kostu horri nola aurre egin behar diozuen. Zuek proposatu duzuena egiten duten herrietan industrialde handiak dituzte eta horiek ordaintzen dutenari esker aurre egiten diote kostuari. Urretxun ez da bideragarria», esan zuen.

Fidalgok zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dutela gogoratu zuen. «Herritar bakoitzaren egoera banan-banan aztertzen da, bakoitzaren beharrak asetzeko. Kiroldegira joan nahi duenari kiroldegira joateko aukera ematen zaio, galdara berria behar duenari galdara berria lortzen laguntzen zaio… Haurren betaurrekoekin eta mediku tratamenduekin, berdin. Galdara berria behar duenari ez zaio igerilekurako bonua eskaintzen».

Luquik EH Bilduren proposamenak kritikatu zituen. «Merkatariei uraren kontsumoan bi euro aurreztea ez da irtenbidea. Ez diet sekula halako eskaerarik entzun. Merkatariekin lan egitea da bidea eta hori da egiten ari garena. Bestalde, Urretxuko ura ez da garestiena eta ezker abertzaleak Aquarberekin sinatutako kontratuaren luzapena sinatu zuen bere garaian. Zortzi urtetan ez dugu uraren prezioa igo. Zenbat igo zen 2007tik 2015era?».

Altolagirrek «oposizioaren oposizioa» izatea leporatu zien EAJkoei. «KPIa erreferente bat da. Iaz ez zenuten hori begiratu eta zergak izoztu egin zenituzten. Norbaitek hauteskundeen aurreko urtea zelako izan zela esan dezake. Bestalde, merkatariei laguntzeko modu asko daude eta gaur ordenantza fiskalez ari gara. Arreta pertsonalizatuari dagokionez, aspalditik egiten da eta ez da inor kanpoan uzten, baina denok dakigu jende askori erreparoa ematen diola Gizarte Zerbitzuetara jotzea. Urari dagokionez, ez dugu esan Urretxuk tasa garestiena duenik, baizik eta egoera anomaloa bizi dugula». Luquik iaz zergak eta tasak izoztearen arrazoia bizi zen egoera ekonomikoa zela erantzun zion.

EH Bilduko Julen Azpeitiak ere hitza hartu zuen, beraien proposamena egingarria dela defendatzeko. «Borondate politiko kontua da. Usurbilen eta Errenterian, puntako bi udaletan, guk proposatutakoa egin dute». Agirrek arau foralak tasek zerbitzuaren kostua estali behar dutela gogoratu zuen eta Altolagirrek zerbitzu batzuk defizitarioak direla aipatu zuen. Luquik beraien diru sarreren %26 jarduera ekonomikoetatik jasotzen dituzte udalek eta Urretxuk ezin dutela eredu bera izan esan zuen. Azpeitiak beraiek proposatu duten hobari sistema legezkoa dela, emaitza onak eman dituela eta etorkizuna hortik doala azaldu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT