Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urola Garaiko zaintzaren diagnostikoa ari dira egiten

Urretxu eta Zumarraga

Jarraipen batzordeak bilera egin du gaur goizean Emakumeen Etxean. Laster, esku hartze pedagogikoekin hasiko dira. «Formula berritzaile eta eraldatzaileak» lortu nahi dituzte

2023/11/13
Otamotz

Zaintzen diagnostiko parte hartzailea ari da egiten Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun Arloa Goierri garaiko lau herrietan, Hegoaldetik Enarak Kooperatibaren laguntzarekin. Aurtengo urtarrilean jarri zuten martxan proiektua, eta gaur goizean bilera egin du jarraipen batzordeak, bere bilakaera aztertzeko. Bileran eskualdeko udaletako zinegotziak eta gizarte zerbitzuetako teknikariak izan dira.

Zaintzen diagnositikoa Urola Garaiko III. Berdintasun Planaren barruan kokatuta dago, planaren hirugarren ardatza den Zaintza lanen Ekonomia Feministaren atalean. Diagnostiko honen bidez, «zaintza eredu justu eta erantzunkide baterantz» jo nahi du Mankomunitateak.

Proiektuan bi prozesu ari dira garatzen. Batetik, diagnostiko parte hartzaile bat osatzen ari dira, eta bestetik, zaintzen inguruan esku hartze pedagogiko eta parte hartzailea egiten ari dira, «formula berritzaileak eta eraldatzaileak lortzeko».

Hori guztia egiteko, dokumentazioa eta informazioa aztertzen, elkarrizketak egiten, eztabaida taldeak osatzen, lau herrietako baliabideen mapa osatzen eta zaintzen inguruko marko teorikoa osatzen ari dira.

Esku hartze pedagogikoa
Diagnostikoaren une honetan, esku hartze pedagogikoen informazioa eta garrantzia herritarrei helarazten hasiko dira, «diagnostiko parte hartzailearen funtsezko zatietako bat» direlako, eta «komunitatearen kontzientziazioaren abiapuntua».

Lehen bilera komunitateko hainbat hartzailerekin egingo dute, «zaintzen esparru kontzeptual feminista ezartzeko, eta ekintza eraldatzaileko ekimen komunitarioak lantzeko». Ekintzak finkatuko dituzte ondoren, eta «konponbideak argi eta garbi mugatuko ditugu, bideragarriak izan daitezen», hau da, ekintza lerroak definituko dituzte.

Azken dokumentua hurrengo urteko urtarrilean aurkeztuko dute, bileretan jasotako ekarpen guztiak bilduta.

Interbentzio pedagogikoen prozesu honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, diagnostikoaren esparru teorikoa ezagutaraztea nahi dute, eta hura osatzen duten kontzeptuei buruz hausnartzea eta auzitan jartzea. Bestetik, hausnarketatik abiatuta, «ekintza eraldatzaileetarako ekimen komunitarioak» eraikitzen hastea nahi dute.


Hurrengo bileretara joateko gonbidapena
Zaintzaren diagnostikoa egiten ari den taldeak hilaren 23an, ostegunean, egingo ditu hurrengo bi esku hartze pedagogikoak. Lehena, 11:00-13:00 bitartean egingo dute, eta adineko emakumeei zuzenduta egongo da. Bigarren saioa 17:30-19:30 bitartean izango da, eta mugimendu feministarekin eta gaiarekin interesa duten emakumeak daude gonbidatuta. Urretxuko Pagoeta auzoko Emakumeen Etxean egingo dira bilerak.

Prozesuan partu nahi dutenek Urola Garaiko Berdintasun Arloarekin jarri behar dira harremanetan, 943 25 23 89 telefono zenbakira deituta, edo berdintasuna@uggasa.eus helbidera mezu bat bidalita

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT