Zumarragako osasun zentroan erretzen uzten lagundu nahi diete erabaki hori hartu dutenei. Saioak osasun zentroko liburutegian egingo dira, asteartetan 10:00etatik 12:00etara. Bost saio izango dira: urtarrilaren 9, 16, 23 eta 30ean eta otsailaren 20an. Parte hartu nahi dutenek osasun zentroko harreran izena eman behar dute.