Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Kultura

Aitor Carrascoren eta Iñaki Berueteren podcasta 150. saiora heldu da

Urretxu eta Zumarraga

Pandemia garaian musikariak elkarrizketatzeari ekin zioten. Hasieran bideoak egiten zituzten eta egun irratsaio formatua du. Saioak ‘A Tres Bandas’ du izena.

Iñaki Beruete eta Aitor Carrasco, ezkerrean, elkarrizketa batean.
2023/12/13
Asier Zaldua

Iñaki Beruetek eta Aitor Carrascok musika zinez maite dute. Hainbat taldetan jo dute elkarrekin. Egun, Hiri Galduak taldean jotzen dute. Jotzearekin nahikoa ez eta musikari buruzko podcast bat martxan jarri zuten pandemia garaian: A tres bandas. Bertan, beste musikari batzuei eta musika arloko gainontzeko profesionalei elkarrizketak egiten dizkiete. 150. saiora heldu dira. Saio hori, eta gainontzeko guztiak, Spotify eta Ivoox plataformetan entzungai dira.

Pandemia garaian jarri zuten martxan egitasmoa. «Ez aspertzeko jarri genuen martxan egitasmo hau. Egunero, abesti bat komentatzen genuen. Gutxira, saioa sortu genuen: gure gauzak kontatzen genituen eta Youtubera bideo batzuk igotzen genituen elkarrizketatuekin. Elkarrizketa horiek hiru taldeei buruz ziren: bakoitzak gustuko zituen hiru taldeei buruz hitz egiten zuen. Hiru ginelako, gu biok eta elkarrizketatua, jarri genion A tres bandas izena», azaldu du Beruetek.

Lehen saioetan herriko jendeak parte hartu zuen, baina ondoren kanpoko jendea gonbidatzen hasi ziren. «Musikariei eta musikaren negozioan lan egiten zutenei idazten hasi ginen: Lander Belako taldeko bateria-jotzailea, Candido Viva Belgrado taldeko abeslaria…».

Irudirik gabe
Pandemiaren ondoren, kamera oso gustuko ez zutenez, irrati saioa egitea erabaki zuten. «Iñakik mahai birtual bat du eta horrekin egiten dugu. Google Meet aplikazioaren bidez jende ezberdinari idazten hasi ginen. Musikarekin erlazioa duen jendea elkarrizketatzen dugu: taldeak, diskoetxeetako jendea, jaialdi antolatzaileak, kazetariak, argazkilariak… Podcast formatura pasa ginen eta elkarrizketak Ivoox eta Spotifyra igotzen ditugu. Saioa irudirik gabe egitea erosoagoa da, bai elkarrizketatuentzat eta bai guretzat», gehitu du Carrascok.

Astero saio bat egiten saiatzen dira. 150. saioa berezia izan da. «KKinzona irratian egin dugu eta programatik pasa diren lagunak gonbidatu ditugu: Ibon Dominguez, Txarli… Baita DJ Sagardo (Maite Aguado) eta Gorka Santesteban ere. Dominguez hasierako bat izan zen, Youtubeko kanalean atera genuen hogei horietako bat. Ez genuen espero pandemiari aurre egiteko sortutakoa 150. saiora iristea. Hori dela eta, ospatzea erabaki dugu. Saioa terapia modukoa da guretzat. Astero norbaitekin gelditzen eta berarekin musikari buruz hitz egiten saiatzen gara».

Saioa ezaguna egin da eta musikariek elkarrizketatuak izateko deitzen diete

Gorka Urbizu elkarrizketatu ondoren saioa utziko zutela agindu zuten

Saioarekin jarraitzeko gogoa dute. «Guretzat ez da beharrezkoa hau egitea. Gustuko dugulako egiten dugu, presiorik gabe, guk nahi ditugun gonbidatuekin. Ahal bada, astean behin egiten dugu. Bestela, bi astean behin. Aste batzuetan bi programa grabatzen ditugu».

Carrascok saioari esker jende asko ezagutu dutela azpimarratu du. «Mundu osoko jendea ezagutu dugu, lagun onak egin ditugu, Madrilen eta Bartzelonan podcastak egiten dituen jendea ezagutu dugu, azkenaldian Euskal Herritik eta Espainiatik kanpoko jendea elkarrizketatu dugu… Argentina eta Portugaleko taldeak elkarrizketatu ditugu eta Txileko talde bat ere elkarrizketatu nahi dugu».

Saio ezaguna musika zaleen artean
Saioa musika zaleen artean ezaguna egin da. «Lehen beti gu ginen musika taldeei saioan parte hartzeko idazten genienak. Gaur egun, ordea, batzuetan taldeek guri idazten digute saioan parte hartu nahi dutela esanez. Taldearen musika gustukoa iruditzen bazaigu, baiezkoa ematen diegu. Gurekin harremanetan jarri zen lehen taldea Zarauzko Sofa izan zen eta oso gustura egon ginen beraiekin. Orain beraien abesti batekin hasten dugu saioa. Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Batzuk proposamenak egiten hasi dira dagoeneko. Oraindik entzuten ez gaituztenei, entzun gaitzatela eskatu nahi diegu», diote Carrascok eta Beruetek.

150 saioren ondoren, programatik pasa direnen zerrenda oso luzea da. «Merina Gris, Belako, Vulk, Willis Drummond, Vetusta Morla, Last Tour enpresako zuzendari exekutiboa, herriko Brumadensa taldea, Legazpiko Anker, Ayuken MP agentziako Marcos Garcia, Esanezin, NASAn lan egiten duen Eneko Axpe raperoa…».

Denbora honetan guztian denetik egin dute. «Musikaren arlo eta estilo guztiak lantzen ditugu. Gorka Urbizuri dezentetan idatzi diogu, baina oraindik ez digu erantzun. Bera elkarrizketatu ondoren saioa utziko genuela esan genuen, baina oraindik ez dugu lortu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
3

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT