Eguerdian Santa Lutzi eguneko jaialdia egin dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Barrurako eguraldia eta egungo aizkolari onenen partaidetza lagun, ekitaldia oso arrakastatsua izan da: pilotalekua bete egin da.
Bost aizkolarik eta bost harrijasotzailek parte hartu dute, tartean Iker Vicente txapeldunak. Berarekin batera, Mikel Larrañaga, Ane Zapirain, Nerea Arruti eta Julen Alberdi aritu dira. Harrijasotzaileei dagokienez, Aimar Galarraga, Olaia Esnaola, Udane Ostolaza, Xiker Larrea eta Aiert Zubillaga aritu dira. Azken hau zumarragarra da eta lehenengoz aritu da Santa Lutzi eguneko jaialdian.
Jaialdia hasieratik izan da ikusgarria. Bideoan ikus daitekeen moduan, kirolariak musika eta guzti aurkeztu dituzte.