
EITBk urtero EITB Maratoia antolatzen du. Aurtengoa minbiziaren prebentzioaren, artatzearen eta ikerketaren alde izango da. Herritarrei diru-laguntzak eta bideoak eskatu dizkiete. Bideoetan ETS taldearen Aukera berriak kanta abestu behar da. Horra hor La Salle-Legazpi ikastetxeak EITBra bidali duen bideoa.