
Perez-Orobengoa familiak, abenduaren 8an hil zen Luis Mari Perez urretxuarraren familiak, eskerrak eman nahi dizkie babesa eskaini dieten herritar guztiei. “Guretzat horren gogorrak izaten ari diren egun hauetan jaso ditugun babes mezu guztiak eskertu nahi ditugu. Gure Pitxin maiteak izan duen agur hunkigarriaz oso harro gaude. Senitarteko, lagun eta lankide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Baita elkarteei eta erakundeei ere: Goierri kirol elkartearen sail guztiak, Txirrindularitza Federazioa, Urretxu eta Zumarragako udalak… Guztiek maitasuna eman digute egun hauetan guztietan”.