Irati Goikoetxeak eta Ines Benitezek bizikidetza sustatzeko saioa egingo dute hilaren 12an Zumarragan
Irati Goikoetxea beasaindarrak Herriak ez du barkatuko liburua argitaratu zuen duela ia hiru urte, eta oraintsu gaztelerara itzulpena (El pueblo no perdonara) argitaratu du. Bera eta bera anaia (Ekaitz Goikoetxea) herrietan bertako lagun batekin aurkezpen solasaldiak egiten ari dira, Bizikidetza sustatzen lelopean. Ekitaldiak bi saiokoak dira.
Lehena Tolosan egin zuten. 50 lagunetik gora elkartu ziren, Maria Jauregirekin batera egindako ekitaldian. Bigarren saioa, liburua irakurrita, urtarrilaren 29an egingo dute.
Bigarren herria Zumarraga izango da. Lehen saioa urtarrilaren 12an egingo dute, Ines Benitezek lagunduta. 19:00etan izango da, Zelai Arizti kultur etxean.
Helburua bizikidetza sustatzea da. “Jatorri ezberdineko minak erdigunean jarrita, elkar entzun eta elkarrekin solasteko enkontruak sortu nahi ditugu”, azaldu dute.