Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ingurumena

Zumarragako EH Bilduk "etorkizun industrial garbi eta aurreratu baten alde" dauden guztiek irabazi dutela dio

Zumarraga
2024/01/05
Otamotz

Zumarragako EH Bilduk agerraldia egin du Plastic Energyren erabakia baloratzeko. Horra hor Aritz Elgarresta zinegotziak irakurritako prentsa oharra.

“Poztasun handiz jaso dugu Plastic Energy-ren pirolisi eta errauskailu planta Zumarragan ezartzeari uko egitearen berria. Hasiera hasieratik Zumarragarentzat, eskualdearentzat eta herritarrontzat hondamendi bat iruditu zaigu proiektua.

Osasun aldetik herrigunetik horren gertu horrelako azpiegitura bat ezartzea edozein logikaren kontrakoa zela iruditzen zitzaigun. Ekologia aldetik horrelako erraustegi batek berotegi efektuko isuriak betikotu egiten dituela deritzogu. Eta ekonomia eta ikuspegi estrategiko aldetik akats historikoa iruditzen zitzaigun. Honelako azpiegitura bat ezartzeak urte askotarako hipoteka izugarria ekarriko luke Zumarragarentzat eta industria aurreratua erakartzeko aukera urte askotarako galduko genuke. Hau ezin genuen onartu. Eta argi diogu: Plastic Energy ez zen industria bat, plastiko errauskailu bat zen.

Horregatik, hauteskunde kanpainan irmoki adierazi genuen kontrako jarrera eta herritarren aurrean konpromiso bat hartu genuen: gure eskuetan zegoena egingo genuela plastiko errauskailuaren proiektua gelditu eta etorkizun industrial aurreratu eta garbi bat irekitzeko; eta konpromisoa bete egin dugu. Gure eskuetan zegoen guztia egin dugu. Eta konpromiso hori berresteko gaur hemen bildu gara Zumarragako EH Bilduko zerrendetan aurkeztutako hautagaiak.

Ondorioz, orain, aukera leiho berri bat irekitzen zaigu zumarragarroi eta erantzunkizun eta eskuzabaltasunez jokatu behar dugu. EH Bildutik kanpainan egin genuen proposamen beraren alde apostu egiten jarraitzen dugu. Gipuzkoan erabilgarri dagoen lurzoru industriala ondasun urria da. Datu hori herrialdeko enpresa eta gizarte eragile guztiek berresten dute, baita SPRIren arduradun diren politikariek ere. Arcelor eremuko lurrak deskontaminatzeko konpromisoarekin eskuratu ditu SPRIk. Horri inguruko trenbide eta errepide bidezko komunikazio bikaina gehitzen badiogu, eta Goierriren eta Debagoienaren arteko kokapen estrategikoa, esku artean duguna altxor bat da. Honela, esan dudan bezala, erraustegi bat jartzeak, enpresak erakartzetik urrun, uxatu egingo lituzke. Beraz, kanpainan esan bezala, Arcelor inguruan hartzen ditugun erabakiekin ehunka lanpostu ditugu jokoan. Horregatik, gure eskualdeko eragile ekonomiko eta sozial guztien arteko lankidetzaren alde egiten jarraitzen dugu: Mankomunitatea, Uggasa, UGLE, udalak, alderdi politikoak eta eragile enpresarial eta sindikalak.

Bide horretan, behin mankomunitatea eratzen denean, mahai industrial bat sortzeari ekingo diogu. Bailaran kapital sozial eta humano baliotsu bat dugu. Bailaran nola bailaratik kanpo erantzunkizun handiko postuetan dagoen jende ugari dugu. Eta kapital hori martxan jartzeko ezinbestekoa izango da talde politiko eta eragile desberdinen arteko elkarlana. Bailara mailako estrategia amankomun bat ezinbestekoa dugu eta denok norabide berean arraun egitea gure ardura da. Herritarrek ez digute bestelakorik onartuko. Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrutiago.

Proiektu honen garapenak agerian utzi du baita ere Zumarragako PSE eta bereziki Mikel Serranoren gobernantza eredua. Argi geratu da erraustegi bat atzeko atetik ezarri nahi izan digutela. Ez dute inongo momentutan informazio zehatzik eman. Ez dute fororik ireki eztabaidarako edo gutxienez herritarren zalantzak argitzeko. Aldebakartasunez aritu dira momentu oro. Informazio falta nabarmena izan da. Juxtu egoera historikoak eskatzen duenaren kontra. Eta hau dena gutxi ez eta oposizioko talde nola eragile sozialen aurka aritu da alkatea alarmistak ginela eta gezurretan ari ginela esanez. Beti bezala, edukietara sartu gabe eta erasoarekin beraien gabeziak tapatu nahiez.

Adierazgarria da guri gezurretan ari garela leporatzea, ikusita udal talde honek izan duen ibilbidea. Hemen adibidide batzuk:

– 2019ko kanpainan, estatuko industria idazkariarekin Hub industrial bat egingo zela esan zuen PSEk, ikerketa zentru eta unibertsitate bat ezarriz. Jakin bazekiten, hala ere, ezinezkoa zela ez udalak ez ministerioak eskumenik ez dutelako gai horien inguruan.

  • –  2023ko kanpainan erraustegiaren obrak urrian hasiko zirela esan zuen Serranok, jakinda (denok genekien), prozedura legalen epeen arabera guztiz ezinezkoa zela.

  • –  Kanpaina berdinean bailarako bi enpresek erraustegiko hondakin likidoan interesa zutela adierazi zuen Mikelek. Gezur larria. Alde batetik enpresekin ez zelako bildu eta bestalde, enpresa horien lan eta sinesgarritasunarekin arinki jokatu zuelako. Enpresa horiek, beraien ezinegona adierazi zioten formalki udal gobernu taldeari.

  • –  Administrazio guztien elkar lana egon zela esan zuten behin eta berriz. Argi dago, jaurlaritzatik ez duela proiektua babestu. Eta elkarlana, Asensio-Serrano bikotearena bakarrik izan dela dirudi.

  • –  Araudi urbanistikoa bihurritu arren, Plan Berezia onartzeko gai ere ez dira izan; tramitaziorako behar diren prozedura eta dokumenturik gabe egiten saiatu baitziren. Etxekolanak egin dituztela esatea beraz, arduragabekeria handia da.

  • –  Plastikoaren poloa proiektu izar bezala saldu zuten eta saltzen jarraitzen dute. Ez Sprik (lurren jabea) ezta jaurlaritzak ere, ez dute proiektuaren inguruko berririk. Eta noski, herritarrok ezta ere.

  • –  Eta azkenik, beraien proiektua defendatu eta azaldu beharrean, beraien porrota nolabait ezkutatzeko intentzioz, gure inguruko gezurrak zabaldu ditu Mikel Serranok publikoki. Hainbatetan esan du Serranok, guk kanpainan esan genuela enpresa jakin batzuekin adostuta genuela Zumarragara etorriko zirela ehunka lanpostu sortuz. Hori gutxi ez, eta bere estiloan, galdetu izan digu ea enpresa horien telefonoa galdu ote dugun, gu barregarri utzi nahian. Gure kanpaina jarraitu zuen edonork badaki hori gezurra dela. Esan genuena izan zen, talde kooperatibo bateko buruekin bildu ginela eta adierazi zigutela lur industrial erabilgarri falta ikaragarria zegoela. Adierazi ziguten, azken bi urteetan sei enpresa kooperatibok hazteko lekualdatzeak egin zituztela. Horregatik esaten genuen, aukera paregabe bat dugula aurrean eta hartuko ditugun erabakien baitan ehunka lanpostu daudela jokoan. Eta lehen azaldu dugun proposamena luzatu genuen. Zentzuzko proposamena. Errealista eta egingarria. Baina errazagoa da gure ahoan esan ez ditugunak jartzea eta beraien miseriak horrela tapatzea. Gezurretan ari denak besteoi gezurretan ari garela leporatzea zinismo ariketa larria da.

Informazio falta ikaragarria da eta eman den prozesuaren inguruan ditugun zalantzak handiak. Horregatik, Mikel Serrano eta bere udal gobernu taldeari lau galdera zehatz luzatu nahi dizkiogu:

  • –  Zeintzuk izan dira Plastic Energyk Zumarragan kokatzeari uko egitearen arrazoiak?

  • –  Plastikoaren poloarekin jarraituko dela dio alkateak. Zertan datza proiektu hori? Ze eduki ditu? Norekin garatu da proiektua? Epe jakinak al ditu bere garapenerako? Lurren jabea den SPRIrekin hitz egin da?

  • –  Mankomunitatean eratzea proposatuko dugun mahai industrialean parte hartuko dute? Elkarlanerako prest daude edo aldebakartasunez eta oztopoak jartzen jarraituko dute?

  • –  Gure inguruan zabaldutako gezurren inguruan hurrengo eskaera egin nahi dugu. Publikoki aurkeztu dezala enpresa industrialak ekarriko genituela dioen idatzi, aldizkari, bideo edo elkarrizketaren bat. Hori egin ezean, zuzenketa publiko bat exijitzen dugu.

    Amaitzeko, Zumarragako herritarron aurrean hiru konpromiso hartzen ditugu gure gain:
    Bat. Mankomunitatean alderdi, erakunde eta eragile sozialek eratutako industria garapenerako Lan Mahaiaren eraketa bultzatzeko konpromisoa berresten dugu.

    Bi. SPRIk lehenbailehen Arcelorreko eremuaren garbiketa eta deskontaminazioa aurrera eraman dezala eskatzen jarraituko dugu. Izan ere, ezinbesteko urratsa da eremu erakargarri bat eskuartean izateko. Eta, hiru. Zumarragako Udalak Plan Berezian beharrezko moldaketak egin eta plana tramitaziora lehenbailehen eraman dezan lan egingo dugu.

    Mikel Serranoren estrategia eta hautuak porrot egin du; eta elkarlanean eraikitako etorkizun industrial aurreratu eta garbi bat sortzeko abagunean gaude. Orain da unea. Zentzugabekeriak galdu du eta etorkizun hobe baterako gauden guztiok irabazi dugu.

    Guk lankidetzan, adimen kolektiboaren aktibazioan eta ixilpeko lanean jarraituko dugu. Lan asko eta zarata gutxi. Beti elkarlanerako eskua luzatuz.

Eskualdea eta Zumarragako herritarron ongizaterako bide hoberena hau dela uste baitugu eta hori gauzatzeko konpromisoa hartu genuelako herritarron aurrean”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT