Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
JOSU VIANA. JOKALARI OHIA

«Apustuak oso modu errazean sartzen dira gure bizitzetan»

Zumarraga

Vianak ausazko jokoen adikzioa izan du urte luzez, eta, errehabilitazio prozesu baten ondoren, lortu du jokoa uztea. Orain, kontzientziazio lana egiten du gazteen artean.

Josu Viana jokalari ohia, urtarrilaren 12an, Azpeitian. ANDONI CANELLADA / FOKU
2024/01/22
Jone Arruabarrena (Gipuzkoako Hitza)

Josu Viana (Zumarraga, 1989) 18 urterekin hasi zen kirol apustuak egiten, eta konturatu orduko bere bizitza jokoarekin kateatu zen. Urteak eman ditu mendekotasunetik ateratzeko lanean, eta orain hitzaldiak ematen ditu gazteen zein gurasoen eta irakasleen aurrean, bere esperientzia kontatuta, beste batzuk apustuetan eror ez daitezen.

Nola hasi zinen kirol apustuak egiten?
18 urterekin hasi nintzen. Unibertsitatera joaten nintzen, baina ostiraletan lagunok taberna berean geratzen ginen beti, trago batzuk hartzeko. Behin, taberna horretara iritsi ginenean, ikusi genuen kirol apustuen makina bat jarri zutela. Gaur egun taberna askotan daude horrelako makinak, baina duela hamabost urte ez zenuen leku askotan ikusten halakorik. Guretzat nobedade bat izan zen, eta probatzen hasi ginen. Hasieran, astero apustu bat egiten nuen, baina gero sentitzen nuen astero apustu bakarra egitea ez zela nahikoa, eta astean bi apustu egiten hasi nintzen. Hilabete batzuen buruan, astero hiruzpalau apustu egiten nituen. 20 urterekin jada egunero egiten nituen apustuak. Orduantxe geratu nintzen dirurik gabe. 

Mugarri bat izan zen hori?
Bai. Hala ere, laguntza eskatu beharrean, nire ingurukoei dirua eskatzen hasi nintzen. Familiakoei, bikotekideari zein lagunei dirua eskatzen nien, eta gezurrak esaten hasi nintzen. Arazo askotan sartzen hasi nintzen orduan. 

Zer leku zeukan zure bizitzan jokoak?
Eguneko 24 orduak jokatzen edo jokoan pentsatzen pasatzen nituen. Geroz eta denbora gutxiago pasatzen nuen nire inguruko jendearekin, jokoan aritzeko. Baina lagunekin edo neska lagunarekin nengoenean ere ez zen kalitatezko denbora. Jokoak ekartzen zizkidan arazo guztietan pentsatzen nuen etengabe: dirua nola lortu, zer gezur esan behar nituen, noiz joango nintzen berriro apustuak egitera…

«Asko kostatzen zitzaidan kontrolatzea, baina oraindik ez nintzen kontziente jokoari adikzioa niola»

Arlo sozialean eragin zizun adikzioak, beraz.
Bai. Lagunekin geroz eta arazo gehiago nituen, dirua eskatu eta bueltatzen ez nielako.

Ikasketetan ere bai?
Bai. Kontuan izan behar da adikzio honetan erortzen zarenean jokoak duela lehentasuna, eta beste guztia bigarren maila batean geratzen da. Unibertsitatera geroz eta gutxiago joaten hasi nintzen, ez nuen ikasten… Eta, azkenean, ikasketak utzi nituen.

Bazenekien zerbait gaizki egiten zenbiltzala?
Bai. Bulkadak neuzkan, eta asko kostatzen zitzaidan kontrolatzea, baina oraindik ez nintzen kontziente jokoari adikzioa niola. Egunero konpultsiboki jokatzen nuen, arazo ekonomiko larriak nituen, baina oraindik ez nintzen kontziente mendekotasun bat neukala.

Zerk bultzatzen zintuen behin eta berriz adikzioan erortzera?
Pentsatzen nuen berrehun euro gastatu nituela eta gehiago jokatzen saiatu behar nuela, diru hori berreskuratzeko. Dinamika hori neure buruan sartu zen momentuan, nire bizitza guztiz puskatu zen. Pentsatzen nuen galdutako diru guztia berreskuratu eta nire ingurukoei bueltatzen banien, ez nuela gehiago jokatuko. Baina hori gertatuko balitz ere, seguruenik jarraituko nuen apustuak egiten.

Noiz konturatu zinen arazo bat zenuela?
27 urterekin. Bankuarekin ere arazoak izan nituen, eta hondoa jo nuen azkenean. Laguntza eskatzea erabaki nuen. Nire ingurukoek nik baino garbiago ikusten zuten dena, eta errehabilitazio prozesu batean hasi nintzen, Errenteriako Ekintzabide elkartean.

«Pentsatzen nuen 200 euro gastatu nituela eta gehiago jokatzen saiatu behar nuela, diru hori berreskuratzeko»

Nolakoa izan zen adikziotik ateratzeko prozesua?
Elkartean hasi nintzenean, esan zidaten handik aurrera ezingo nuela nire kontu korrontea kudeatu eta poltsikoan dirurik izan. Apustu makinak dauden tabernetara ere ezingo nintzen sartu. Lagunekin afaltzera joateko, esaterako, dirua eskatu beharko nion dirua kudeatzen zidanari, eta, gero, gastatzen nuen guztia tiket bidez justifikatu behar nuen. Asko lagundu zidan horrek guztiak, baina nire bizitza guztiz aldatu zen. Oso momentu konplikatuak izan ziren. Bi urte eman nituen horrela.

Zer gertatu zen gero?
Gauza asko ondo egiten ari nintzela ikusten nuen, baina neure buruarekin ez nintzen oraindik ondo sentitzen. Errudun sentimendu handia nuen egin nituen gauza guztietan, eta jokoan sartuta egon nintzen urte horietan autoestimua asko txikitu zitzaidan; baztertua izateko beldurra nuen. Hori guztia landu gabe neukanez, berriro erori nintzen apustuetan. Nire ingurukoei berriz ere laguntza eskatu behar izan nien, eta erabaki nuen terapia psikologikoa ere hastea. Bi urte baino gehiago egin nituen psikologoarekin, eta aurrerapauso askoz ere indartsuagoak ematen hasi nintzen. Elkartearekin eta psikologoarekin batera lortu nuen aurrera egitea.

Pilotaria zara.
Bai. Esku pilotan apustuak oso normalizatuta daude, eta baita euskal kulturan ere, oro har. Apustuak oso modu errazean sartzen dira gure bizitzetan, eta horrek eragin zuzena dauka, nagusitzen garenean, bide bat edo beste hartzerako orduan.

Gazteekin egiten duzu lan orain. Nola ikusten duzu egoera?
Geroz eta gazteago hasten dira apustuak egiten. Joan den astean, adibidez, ikastetxe batean egon nintzen saio bat ematen, 70 ikasleri, eta horietatik bost etorri zitzaizkidan esanez arazo hori izan dutela edo gaur egun arazo hori dutela. Heziketa egokia eman behar zaie, tresnak izan ditzaten erabaki onak hartzeko.

Elkarrizketa hau Gipuzkoako Hitzan argitaratu da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT