Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Eli Mendia urretxuarrak egingo du Juan de Lizarazu aretoko urteko lehen erakusketa

Urretxu

Akuarelak erakutsiko ditu, martxoaren 8tik 24ra

2024/01/25
Otamotz

Maialen Fidalgo zinegotziak eta Josu Maroto dinamizatzaileak Urretxuko arte tailerreko 2024ko egitaraua aurkeztu dute. Aitor Etxeberria margolariaren eskolez gain, Marotok zuzendutako giza irudi eta akuarela tailerrak eta erakusketak antolatu dituzte. Etxeberriaren eskolak kultur
etxean izango dira, giza irudi eta akuarela tailerrak Labeaga aretoan eta erakusketak Juan de Lizarazu aretoan. Lehen erakusketa Eli Mendia urretxuarrak egingo du, martxoan.

Etxeberriaren arte tailerrak asteazkenetan izaten dira, 18:30etik 20:30era, kultur etxeko azken solairuan. Fidalgok nahi duten guztiek parte har dezaketela gogoratu du: ezagutzak dituztenak eta baita mundu horretan murgildu nahi dutenek ere. Parte hartu nahi dutenek kultur
etxean bertan edo 943 03 80 88 zenbakira deituta eman behar dute izena. Hileko kuota 15 eurokoa da.

Marotok berak zuzentzen dituen giza irudi eta akuarela tailerrei buruz hitz egin du. Giza irudiari dagokionez, aurten zazpi tailer egingo dituzte: otsailaren 6an, martxoaren 5ean, apirilaren 9an, irailaren 10ean, urriaren 8an, azaroaren 5ean eta abenduaren 17an.

Akuarela tailerrak, berriz, martxoaren 15ean eta 17an, irailaren 23an eta azaroaren 21ean izango dira. Lehen biak Mendok emango ditu eta azken biak Jorge Lopezek.

Gainera, bi jardunaldi berezi antolatu dituzte. Maiatzaren 11n giza irudi maratoi bat egingo dute Marotorekin: 10.00etatik 18.00etara. Ekainaren 1ean, berriz, aire zabaleko pintura saio bat egingo dute Mendorekin. 9.00etan hasiko da eta 14.00etan amaitu. Saio bakoitzak 10 euroko prezioa izango du, baina hiru saiotan izena ematen dutenek %25eko deskontua izango dute.

Horretaz gain, sei erakusketa antolatu dituzte 2024rako. Martxoaren 8tik 24ra, Eli Mendia artista urretxuarraren akuarelak ikusi ahal izango dira. Apirilaren 12tik 18ra Edu Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli argazkilarien lanak egongo dira ikusgai eta maiatzaren 10etik 26 Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteko kideen lanak. Ekainaren 7tik 23ra, berriz, Esteban Orozen akuarelak egongo dira ikusgai.

Hurrengo bi erakusketak udazkenean izango dira: urriaren 4tik 13ra Urretxu eta Zumarragako pintura lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko dituzte eta azaroaren 15etik abenduaren 1era Vicente Iriondok egindako margolanak.

Datorren urteko lehen erakusketa ere zehaztu dute: 2025eko urtarrilean Gainzuriko ikasleek egutegirako egindako eskulanak erakutsiko dituzte. Erakusketa hori urte batean Zumarragan egiten dute eta hurrengoan Urretxun eta aurten Zumarragan izan da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT