Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Urretxuko gobernu taldeak Udalean Euskara Normalizatzeko Plan Estrategikoa aurkeztu du

Urretxu
2024/01/27
Otamotz

Planaren helburu nagusia da Urretxuko Udalean “euskara ere lan hizkuntza ohikoa bilakatzea da”. Hau da, administrazioan bi hizkuntzen erabileraren berdintasunerako pausoak ematea. Baita hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko egitura bat sortzea ere. Plan Estrategikoa 2023-2027 bitartean landuko da hizkuntza irizpide zehatzak jarraituz. Gobernu taldeak (EAJ) plana gainontzeko alderdiei aurkeztu die eta ekarpenen zain dago.

Jon Luqui, Urretxuko alkateak azaldu duenez, 1982tik aurrera hizkuntza normalizaziorako onarturiko lege ezberdinak eta 2021ean jasoriko Bikain ziurtagiriaren ebaluazio txostena oinarri hartuta egin dute plana. “Beraz, aurreko normalizazio planen jarraipen bat da aurkezten dugun hau, baina, osatuagoa eta plangintzaldi berriari egokitua dagoena”.

Euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa diseinatzeko, Urretxuko Udalak Kemen metodologia erabili du: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak VII. Plangintzaldirako proposatutakoa. Tresna horren bidez, erakundean euskararen kudeaketa eta erabilerari dagozkion 48 adierazle ebaluatu dira. Horietako 20 kudeaketaren ingurukoak dira eta gainontzeko 28ak erabileraren esparrukoak.

Plana diseinatzeko eman den lehen urratsa izan da Urretxuko Udalak aurretik sortua zuen Barne Kudeaketa Taldea (BKT) berreskuratzea eta planaren jarraipena egiteko egitura izendatzea.

Luquiren hitzetan, “euskara gai transbertsala da, udaleko sail guztiek eta sail guztietan landu beharrekoa, eta horregatik erabaki dugu departamentu buru guztiak biltzen dituen organoari, Barne Kudeaketa Taldeari, ematea ardura hori. Erabaki hori ez da ohikoa, koordinazio lan handiagoa eskatzen du, esfortzu handiagoa, baina benetan ondo egin nahi badugu, ezinbestekoa da denon parte hartzea bermatzea”.

Plana aurrera ateratzeko, autodiagnostiko bikoitza egin da: kuantitatiboa eta kualitatiboa; eta horrela, Urretxuko Udalak datozen bost urteetarako euskararen normalizazioan duen ikuspegia lortu ahal izan du.

Behin plana zehaztuta, hau martxan jartzeko irizpideak ezarri dira. Kudeaketa sistemari dagokionez, euskararen erabileraren normalizazioa udalaren kudeaketa orokorrean txertatuko da. Lidergoa zehaztea ere garrantzitsua da, udaleko langileek eta politikoek euskararen aldeko jarrera proaktiboa erakutsi behar baitute. Langile berrientzako ere harrera linguistikoaren protokoloa ezarriko da, eta azkenik, hizkuntza irizpideak txertatzen jarraituko da diru-laguntza guztietan eta horien jarraipena egingo da.

Erabilerari dagokionez, euskara izango da ohiko hizkuntza, bai ahoz eta baita idatziz ere, eta irudian, kanpo harremanetan eta sortuko diren materialetan ere euskara izango da lehenetsiko den hizkuntza.

2024 urtean zehar planeko zortzi lan ildo eta ekintza definitu dituzte, urtean zehar garatuko direnak. Planarekin batera, hizkuntza irizpide berriak landu eta onartuko dira eta langileen artean zabalduko. “Horrez gain, plana bera ezagutzera emango da, ez langileen artean bakarrik, baita udalarekin harremana duten elkarte, enpresa, herritar eta gainontzeko guztien artean ere. Sozializazio prozesua deitu diogu”, esan du alkateak.

Zabalkundea egin ostean, planaren egitura berria martxan jarriko dute eta lana neurtzeko aginte panel bat sortuko da; jarraipena egiteko ezinbestekoa.

Planak hizkuntza klausulak ere baditu. “Udalean egiten diren hitzarmen, diru-laguntza eta kontratuetan euskararen erabilera bermatzeko klausulak txertatzen dira dagoeneko, baina horiek sistematizatzea da plan honen helburuetako bat”, aipatu du Luquik.

Plan berriarekin, herritarrek eta langileek, bai udalean eta baita kanpoan ere, euskaraz egitea bultzatuko da modu aktiboan. Barnean, euskara udaleko zerbitzu hizkuntza izango da eta kanpoko erakundeekin euskarazko harremanak izateko hitzarmenak bultzatuko dira.

Gainera, udal barruan erabiltzen diren baliabide informatikoen zerrenda egingo da, euskaraz daudenena, langileen artean zabaltzeko eta horien erabilpena sustatzeko. Bukatzeko, langileek itzulpenak egiteko eskura dituzten baliabideen berri emango da, ezagutu ditzaten. “Plana aurrera eramateko arduradun nagusia Barne Kudeaketa Taldea izango da. Planaren zeharkakotasuna bermatzeko talde tekniko bat egongo da, planaren lanketa teknikoaz arduratuko dena. Eta langile guztiekiko komunikazio zuzena eta etengabekoa izango da, departamentuko bileretan eta posta elektroniko bitartez, besteak beste”, amaitu du alkateak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT