Hilean 2.025 euro ordainduko dute
Zumarragako Udalak Antioko interpretazio zentroko taberna-jatetxea ustiatzeko kontratu espedientea onartu zuen ostegunean. Eskaintza onena egiten duenari emango zaio. Arduradun berriari bost urteko kontratua egingo zaio eta hilean 2.025 euro ordaindu beharko du. 6-7 laguneko lan taldea osatu beharko du. Taberna hilabete barru esleituko da gutxi gorabehera. Arduradun berria esleitu eta berehala hasiko da bertan lanean.
Taberna duela 10 urte ireki zen. Mikel Serrano alkateak orain arte bertan egin duen enpresari eskerrak eman dizkio. “Behar bezala lan egin dute. Erreleboa hartuko dutenek esperientzia izan behar dute. Kontratazio espedientea egiteko Gipuzkoako Ostalarien Elkartearen laguntza izan dugu”.