Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

UZ Trail mendi lasterketa egingo dute igandean

Urretxu eta Zumarraga
2024/02/26
Otamotz

Igandean UZ Trail lasterketa egingo dute Urretxu eta Zumarragako mendietan. Azken urteetan bezala, hiru ibilbide egongo dira: 23,4 kilometrokoa, 12,1 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa. Bi luzeenak Goierri Koparako puntuagarriak izango dira.

Ibilbide luzeko korrikalariak 09:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik. Izazpira igoko dira, herrira jaitsiko dira, ondoren Irimora igoko dira eta helmugara jaitsiko dira.

Ibilbide ertaineko korrikalariak, berriz, 09:30ean abiatuko dira. Izazpira igoko dira eta ondoren herrira jaitsiko dira. Ibilbide motzeko korrikalariak ere 09:30ean abiatuko dira. Belokira igoko dira eta ondoren herrira jaitsiko dira.

Bi lasterketa luzeenetan 18 urtetik gorakoek bakarrik parte har dezakete eta lasterketa motzean, berriz, 20 urte azpikoek bakarrik.

Izen-ematea zabalik dago. Ostiralean itxiko da. Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena: ia 200ek lasterketa luzean, 100 inguruk ertainean eta gainontzekoek motzean.

Lasterketa gaur eguerdian aurkeztu dute, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Patxi Catalan antolatzaileak izena eman dutenen %13a bakarrik dela emakumezkoa esan du. Iaz %15 izan ziren emakumezkoak. Hori dela eta, Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak emakumeak izena ematera animatu ditu.

Parte hartzeari dagokionez, aipatzekoa da Aritz Egea eta Ainhoa Sanz urretxuarrek ezin izango dutela parte hartu. Egeak beste lasterketa bat du egun berean eta Sanz datorren astean izango den Espainiako txapelketa prestatzen ari da.

Catalanek UZ Trailen lokatza espero dela esan du. Izan ere, azken egunetan euria egin du eta hurrengoetarako ere euria iragarri dute. “Zeruari begira gaude. Lokatz asko egongo dela, baina ez duela euririk egingo dirudi. Jendeak ibilbide lokaztua lehorra baino nahiago du”.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak aurtengoa dagoeneko 10. edizioa dela eta iaztik argazki rallya ere antolatzen dela aipatu du. Argazkia elkarteko Jesus Mari Etxeberriak hitz egin du argazki rallyari buruz. Bi maila egongo dira: helduena eta 16 urte azpikoena. Parte hartzaile bakoitzak bost lan aurkeztu ditzake, gehienez. Lanak argazkiaelkartea@gmail.com helbidera bidali behar dira, martxoaren 6ko 14:00ak baino lehen.

Erabakia hartzeko saioa martxoaren 15ean izango da, 18:30ean Zumarragako kultur etxean. Ekitaldia irekia izango da. Sariak martxoaren 22an banatuko dira, 19:00etan, toki berean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT