Anbulatorioan hiru mediku gutxiago daudela eta 17:00etan ixten dutela salatu du
24/7 plataformak bi astean behin egiten duen kontzentrazioa Elizkalen egin du gaur, aldarrikapena herrigunera eramateko. Hemendik aurrera kontzentrazioak bi herrietako toki ezberdinetan egingo dituzte.
Plataformak astelehenetik Zumarragako anbulatorioan hiru mediko gutxiago daudela eta (bat kanpora joan da, beste bat jubilatu egin da eta hirugarrena ospitalera bidali dute) eta anbulatorioa 17:00etan ixten dutela salatu du.