 
                                    Tahures Zurdos talde nafarra itzuli egin da eta Redencion gira egiten ari da. Aurora Beltranen taldeak Zumarragan joko du maiatzaren 11n: 19:30ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroan: leihatilan, Zelai Ariztiko makinan eta sacatuentrada.es webgunean. Egunean bertan 18 euroan jarriko dituzte salgai.

 
					 
					 
 								
							
 
					 
                    