Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Iñigo Viana. Pilota txapelketen antolatzailea.

«Pilota txapelketetan ere emozioak sortzea da kontua»

Zumarraga

Iñigo Vianak (Zumarraga, 1984) ia bizitza osoa darama pilotaren alde lanean. Hala, herriko pilotazaleek omenaldia eskaini zioten Goñiren omenezko txapelketako finalean.

2024/04/10
Otamotz

Pilotan jokatu zenuen, Kirolzale enpresa sortu zenuen eta egun pilota txapelketak antolatzen dituzu, Zumarragako pilota eskolaren ardura duzu… zer da zuretzat pilota?
Bizitzeko modu bat da. 1993an hasi nintzen Zumarragako pilota eskolan, 9 urterekin. 2009an, lagun batzuk Beloki pilota eskolaren zuzendaritza hartu genuen. Ondoren, Kirolzale enpresa sortu nuen. Antiguako txapelketa eta Goñiren omenezkoa antolatzen dugu, besteak beste.

Zer gehiago egiten du Kirolzalek?
Youtubeko kanal bat dut eta bertan ekitaldiak antolatzeko aholkuak ematen ditut. Online ikastaro bat ere eskaintzen dut. Ikasleen artean, Costa Ricako bat dut, esaterako.

Zuk ze ikasketa egin zenituen?
Enpresa ikasketak egin nituen. Enpresei aholkularitza eskaintzen zien bulego batean eta abokatu bulego batean lan egin nuen eta enpresa batetako administrazioaz arduratu nintzen. Gehien gustatzen zaidana kirol ekitaldiak antolatzea denez, Kirolzale enpresa sortu nuen.

Pilota munduko jende asko ezagutzeko eta lagun asko egiteko aukera izan duzu.
Jende asko ezagutu dut, bai. Profesional mailan dauden pilotariak, afizionatu mailakoak, beste antolatzaile batzuk… Haur asko ere ezagutu ditut eta oso polita da arlo pertsonalean eta pilota munduan nola hazten diren ikustea. Txapelketa herrikoian ere lagun asko egin ditut. Jon Zufiaurrek 59 urterekin jokatzen jarraitzen du; lehen Kalili, Aleman eta Antzizar; gazteak… Dena oso polita da, bere osotasunean.

Ze pelotari gogoratzen duzu bereziki?
Jokin Altuna. 2014an Goñiren omenezko binakako txapelketa irabazi zuen. Altunak eta Urruzolak, Artola eta Erostarberi irabazi zieten finalean. Altunak 17 urte zituen eta adin horretakoak promesa mailako txapelketan jartzen ditugu, lau eta erdikoan. Baina norbaitek Altuna elite mailako txapelketa jokatzeko moduan zegoela esan zidan eta Xabi Erostarberekin hitz egin nuen. Berak ere Altuna elite mailan jokatzeko prest zegoela esan zidan. Lehen partida Ioldi eta Irustaren aurka jokatu zuen. Ioldik afizionatu mailako txapelketa guztiak irabazi zituen eta ordurako 24 urte zituen. Bada, Altunak lehen sakea eskuinera atera zion eta tantoa egin zuen. Nondik atera da tipo hau?, pentsatu nuen. Hortik sei hilabetera profesional mailan debuta egin zuen.

Azken urte hauetan Goñi txapelketa jokatu dutenen artean, nor uste duzu helduko dela maila gorenera?
Beñat Apezetxea goizuetarra. Aurten lau eta erdiko txapelketa irabazi du. 19 urte ditu eta dagoeneko Asperekin entrenatzen ari da. Bestalde, Eñaut Lizeaga astigartarraren bi besoek dirdira berezia dute.

Egun profesional mailan jokatzen duten askok Goñiren omenezko txapelketa jokatu zuten.
Bai, baina baina txapelketaren ardura hartu genuenean txapelketa gainbeheran zen. 1990eko hamarkadan txapelketak ospe handia izan zuen, baina pixkanaka behera egin zuen. Guk 2010ean hartu genuen. Urte hartan, Joseba Ezkurdiak lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, promesa mailakoa. Afizionatu mailako pilotariek txapelketa asko dituzte aukeran eta zaila zen Zumarragara ekartzea. Batzuetan lortzen genuen, baina azkeneko unean ezin zirela etorri esaten ziguten. Goñiren omenezkoa erreferentea izateko lan egin dugu eta egun pilotariek gure txapelketara etorri nahi dute. Eta beste txapelketak gurekin harremanetan jarri dira egutegiak bateratzeko.

Zer egin zenuten Goñiren omenezkoa berriro erreferente bilakatzeko?
Pilotariek ikusle asko dituzten txapelketetan parte hartu nahi dute, motibatuko dituzten txapelketetan. Beraien izena ezagutzera eman nahi dute eta guk horretan laguntzen diegu. Nola? Sare sozialetan sekulako lana egiten dugu, komunikabideekin lan handia egiten dugu, txapelketa ETBn eta tokiko telebista askotan azaltzen da… Horri esker, geroz eta izen handiagoa hartu du. Gainera, zaleekin ere lan handia egin dugu. Txapelketa honetara pilotari onak datozela ikusarazi diegu eta Beloki pilotalekua girotzen saiatu gara. Hona datorrena ez dator pilota partidak ikustera bakarrik, baita ekitaldi batez gozatzera ere. Reala ikustera joaten diren guztiei futbola gustatzen al zaie ala han bizi dutena gustatzen al zaie? Emozioa sortzea da kontua. Babesleekin ere oso gogor lan egin dugu. Ez diegu dirua eskatzen bakarrik. Beraiek ere finalean egoten dira. Hona etortzen diren guztiek Hemen egotea ze polita den! pentsatzea nahi dugu.

Egun, emozioak pizten ez dituzten ekitaldiek jai dute.
Ekintzaile handiek diotenez, produktua ez duzu produktuagatik erosten, sortzen dizkizun emozioengatik baizik. Eta kirol ekitaldi bat produktu bat da. Ikusleei, parte hartzaileei eta babesleei ematen ari garen zerbitzu bat. Jendeak pilotaz gozatzea da gure helburua eta horretarako jendeari gustatzen zaiona eman behar zaio, pilotaren esentzia galdu gabe.

Ba al dago zer hobetu?
Beti dago zer hobetu. Aurtengo finalean ez dugu aurkezpen paseorik egin. Ezker paretatik aurkezpen paseoa egitea ez zait polita iruditzen, ikusleengandik urrun baitaude. Hori dela eta, pilotariak aldagelatik atera dira [aldagelako irteera harmailaren erdialdean dago] eta pilotariak banan-banan aurkeztu ditugu. Detaile txiki bat da, baina parte hartzaileak garrantzitsu sentitzeko balio du. Bestalde, txapelketa herrikoiko finala Goñi txapelketako finalen aurretik jokatzea ere berezia da. Pilotari horientzat 600 pertsonen aurrean jokatzeko aukera izatea sekulakoa da. Bizitza osoa eman dut pilotan jokatzen eta nire partidetara gurasoak eta lagunak bakarrik etortzen ziren. Nire ametsa zena beste batzuei ematea oso polita da. Beloki pilotalekua ia bete egiten da Goñi txapelketaren finaletan eta kanporaketetan 100 lagun baino gehiago elkartzen dira.

Zer diozu pilota eskolaz?
Gu hasi ginenean, ez ziren ume asko etortzen. Ez da erraza. Beloki pilotalekua herrian bertan dago, baina hona etortzea zaila egiten zaio jendeari. Zaleak txapelketetara erakartzen saiatu ginen, ondoren beraien seme-alabak pilota eskolara ekarri zitzaten. Azkeneko urteetan horretan beste ezertan baino gehiago pentsatu dut. Geroz eta ume gehiago ditugu, 40 bat, eta pala saila ere bai. Otsailean Leitzako (Nafarroa) pilota eskolarekin topaketa egin genuen eta halako gehiago egin nahi ditugu. Zergatik? Pilota oso kirol bakartia delako. Lizarrara gurasoekin joan, 18 eta 2 galdu eta etxera… Futbolean, saskibaloian eta eskubaloian taldean joaten dira eta pilotan ere taldean aritzea komeni zaigu. Ekainean Leitzakoak Zumarragara etorriko dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT