
Astelehenetik aurrera, Zumarragako KZ Gunea zerbitzua Mugi txartel berriak tramitatzen eta berritzen hasiko da. KZ Gunetik emandako zerbitzua erabiltzeko, telefonoz deitu behar da 943 02 36 93 zenbakira, aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa eta hitzordua lortzeko. Zumarragak KZ Gunea Zelai Arizti kultur etxean dago.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLAk) abiarazitako tarifa-sistema bateratuak txartel berarekin bidaiatzeko aukera ematen du garraio publiko guztietan. Mugi sistemak abantaila handiak eskaintzen dizkie garraio publikoa maiz erabiltzen dutenei, eta hainbat txartel mota ditu: arruntak, kolektiboak eta anonimoak.
2009az geroztik, Zumarragako Udalak, kultur etxearen bidez, txartelak tramitatzeko eta kargatzeko zerbitzua ematen du. Epe horretan, 6.101 txartel izapidetu dira, eta 16.281 birkarga egin dira.