Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Santanderrera, Hermosa eta Iparragirrerekin

Urretxu

Gorka Hermosak Iparragirreri buruzko ‘Urretxutik mundura’ ikuskizuna eskainiko du bihar Santanderren. Urretxuko Udalak bertara joateko autobusa antolatu du eta bete egin da.

2024/04/26
Otamotz

Santanderrek bere tokitxoa du Urretxuko musikaren historian. Zibilak esan naute abestian jaso zuen moduan, Joxe Mari Iparragirre Santander aldera joan zen Tolosako kartzelatik atera zenean. Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarra, berriz, Santanderreko kontserbatorioko irakaslea da. Bihar, Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean idatzitako Urretxutik mundura obra sinfoniko korala Santanderren taularatuko du. Urretxuar asko joango dira, udalak autobusa antolatu baitu eta bete egin baita.

Kontzertua Palacio de los Festivales de Cantabria aretoan izango da, 19:30ean. Gorka Hermosak (akordeoia), Juanlu Escuderok (aktorea), Marina Pardok (mezzosopranoa) eta Orquesta Sinfonica y Coro de la AFCk (Asociacion Filarmonica de Cantabria) parte hartuko dute, Cesar Vinagreroren zuzendaritzapean. Escuderok, Toti Martinez de Lezeak eta berak Iparragirreri buruz idatzitako estuak errezitatuko ditu.

Autobusa 09:00etan irtengo da Labeaga 14ko geltokitik (Paki eta Josetxo harategiaren parean). 11:00etan Santanderrera iritsiko dira eta urretxuarrek bisita turistiko librea egingo dute. 19:30ean kontzertuaz gozatuko dute. 21:30ean autobusa Urretxu aldera irtengo da. 23:30ean iritsiko dira herrira.

Hermosa oso pozik ageri da. “Larunbata egun historikoa izango da niretzat: Kantabriako (bizi naizen tokiko) auditorio nagusian, orain arte idatzi dudan obrarik handiena interpretatuko dugu (orkestra sinfonikoa, abesbatza, mezzo bakarlaria, akordeoia eta narratzailea). Iparragirreri, Urretxuko bardo unibertsalari, omenaldia izango da. Herri berean jaiotako bi musikari, 200 urteko aldeaz. Hori da obraren leitmotiva”.

Kantabrian euskaraz abesteari ere garrantzi handia ematen dio. Horrek eta urretxuarren erantzunak ekitaldia historikoa bilakatu dutela dio. “50 minutu euskaraz, Kantabriako auditorio nagusian. Gainera, urretxuarrez beteriko autobus bat dator, herriko udalak antolatuta. Uste
dut historikoa dela, bai Kantabriarako eta bai euskal kulturarentzako”.

Kantabriarren erantzuna ere oso ona izaten ari dela gehitu du. “Oso hunkigarria da Kantabria nire kontzertu honi ematen ari zaion erantzuna. Santanderreko auditorio nagusiena ia bete dugu jada. Eta Urretxuren erantzuna ere ezin hunkigarriagoa da”.

Euskal Herria eta Kantabria batzeak ilusio handia egiten dio. “Uste dut meritu apur bat badudala Kantauri itsasora begira dauden bi herri hauek batzen, hizkuntza desberdinak hitz egiten dutenak, bai, baina uste baina gauza amankomun gehiago dituztenak”, azaldu du urretxuarrak.

Urretxutik mundura ikuskizuna Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurreneko programaren barne egin zen. Gorka Hermosak Urretxuko Udalaren enkarguz konposatu zuen. Bertan, Iparragirreren melodia ezagunenen moldaketak eta bere obrak fusionatu zituen. Iparragirreren bizitzaren eta obren eta Hermosaren bizitzaren eta obren arteko paralelismoetan oinarritzen da.

Ikuskizuna Donostiako Trinitate plazan estreinatu zen, 2020ko irailaren 12an. Blanchard Strings taldeak, Easo abesbatzak, Jon Maia bertsolariak eta Gontzal Mendibil abeslariak parte hartu zuten.
2021eko ekainaren 20an, berriz, Urretxuko San Martin de Tours elizan egin zuten. Hermosarekin batera punta-puntako artistek parte hartu zuten, Urretxuko akordeoilariak gonbidatuta: Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak, Toti Martinez de Lezea idazleak, Jon Maia eta Maialen Akizu bertsolariek, Josu Maroto marrazkilariak, Marina Pardo mezzosopranoak, Blanchard Strings orkestrak eta Easo abesbatzak.

Bihar Santanderren eskainiko duten suite sinfoniko koralaren izenburua Urretxutik mundura da eta izenburua ondo jarria du. Iparragirrek Europan eta Amerikan zehar bidaiatu zuen bere gitarrarekin eta Hermosak mundu osoan zehar.

Maiatzean, hiru bakarlari eta orkestrarentzat egindako lana estreinatuko du Berliner Philarmoniker-en. “Iaz antzeko lan bat estreinatu nuen bertan, motzagoa. Musikari batentzat gauza bakarra dago Berlingo filarmonikan jotzea baino bereziagoa: eduki duen arrakasta ikusita, lan handiago bat idazteko enkargua jasotzea bertan bigarren aldiz jotzeko”. Berlinera joan aurretik, Kuban kontzertu batzuk egingo ditu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT