![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/foto2.png)
Bihar Legazpiko Santikutz jaiak hasiko dira. Urteroko moduan, gaueko autobus zerbitzua egongo da. Bihar (asteartea), ostiralean eta larunbatean, hain zuzen ere. 23:30etik 05:30era orduro autobus bat aterako da Zumarragako geltokitik. Legazpitik itzultzeko autobusak Saturnino Telleriako errotondatik irtengo dira: 00:00etatik 6:00etara, orduro.