Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Juanjo Sagastibeltza: herri kirol izarren esataria

Urretxu

Juanjo Sagastibeltza esatari urretxuarrak herri kirol munduko izarrekin lan egiten du. Aurten egingo ditu azken saioak. Ezkioko Udalak oroigarri bat oparitu zion larunbatean, eskerrak emateko.

2024/05/08
Otamotz

Nork esango zion Juanjo Sagastibeltza urretxuarrari duela 20 bat urte, Ormaiztegira herri kirol saio bat aurkeztera joan zenean, aizkolari eta harri-jasotzaile onenen esatari kuttuna bihurtuko zela. Ordutik, ehunka saio aurkeztu ditu. Aurten, erretiroa hartzea erabaki du. Larunbatean omenaldia eskaini zioten Ezkion.

Sagastibeltza 1963ko maiatzaren 29an jaio zen, Urretxun. Aita Leitzakoa (Nafarroa) zuen eta ama Antzuolakoa (Gipuzkoa). “Aita Patriziora etorri zen, soldadutza egin eta gero. Ama Antzuolan jaio zen, baina umetan Urretxuko Beain baserrira etorri zen. Legazpira, Patrizioren fabrikara, nafar asko etortzen ziren. Aitak itzultzeko asmoa zuen, ugazabek asko kobratzen zutelako, baina bere enkargatua Kaminpe baserrikoa zen eta Kaminpera etorri zen. Bertan bizi izan zen, ezkondu arte”.

Etxetik jaso zuen euskaltzaletasuna. “Gure hizkuntza bakarra euskara zen. Grupo Santa Barbaran bizi ginen. Auzo erdalduna zen, baina gure etxean euskaraz besterik ez zen egiten. ETB1 sortu zenean, ETB1 bakarrik jartzen zen”.

ETB1en eskutik, bertsozaletasuna piztu zitzaion. “Manuel Lasarte leitzarra zen eta 12 urte nituenean aitaren hemengo lagunekin Leitzara joan ginen, Lasarteri egindako omenaldi batera. Baina hura aspergarria iruditu zitzaidan. Euzkitze, Sarasua, Arantzazu Loidi… ETB1en ikusi nituenean zaletu nintzen. Bertso mundua helduen kontua bezala ikusten nuen eta gazteak ere bazebiltzala ikusi nuen. Nere bordatxotik liburua irakurri eta bertso asko ikasi nituen”.

Hurrengo pausoa bertso eskola sortzea izan zen. “Iñaki Beitiak, Juan Luis Bidartek eta hirurok bertso eskola sortzea erabaki genuen. Goierriko bertso eskolara joaten hasi nintzen, ikastera, Mikel Mendizabalekin-eta. Xabier Narbarte, Joxe Munduate, Juan Ramon Gerriko, Igor Eguren, Mikel Aranburu, Ekaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi… han ezagutu nituen. Mendizabalek materiala pasatzen zidan, Urretxu eta Zumarragako bertso eskolarako”, azaldu du.

Oraindik bertsotan egiten duten batzuk (Gorka Azkaratek, Antton eta Uxue Fernandez anai–arrebek…) Sagastibeltzarekin-eta eman zituzten lehen pausoak. Bertso eskola martxan jartzeaz gain, bertso saioak antolatu zituzten. Beraien eskutik jaio zen Luzio Gabiriaren omenezkoa. Eta hor egin zuen lehen aldiz esatari lana. “Iñaki irakaslea zen, herrian ezaguna zen… aurkezle lana egiteko aproposa iruditzen zitzaidan, baina ez zuela saiorik aurkeztuko esan zidan. A ze sorpresa! Lehen saioa hasi aurretik oso urduri nengoen eta San Kristobal aldeko zelai batera joan nintzen gaiak errepasatzera”.

Lazkao Txiki eta Narbarte
Saio hartan Lazkao Txiki eta Xabier Narbarte lazkaotarrek parte hartu zutela oroitzen du. “Narbartek gaztetan Euzkitze, Sarasua eta horiei txapelak irabazi zizkien. Egun Zumarragan bizi da eta askotan egoten naiz berarekin. Saioaren aurretik Galeperran afaria egin genuen, baina ez zen etorri. Itzalonen zegoen, gure zain, oso urduri. Lazkao Txikik Egon hadi lasai, motel, guk biok plaza asko egingo ditiagu esan zion”.

Jabier Aranberri Elorriaga aizkolaria izan zen lehenengoz herri kirol saio bat aurkezteko aukera eman ziona. “Esatari etorri behar haiz sanandresetara, Ormaiztegira, esan zidan. Aizkorak kirtena eta ahoa non dituen ez nekiela erantzun nion, baina ez dakigu ezetz esaten. Ugarteburu eta Mugertza aizkolariek eta Saralegi harri-jasotzaileak parte hartu zutela gogoratzen dut. Saioa bukatutakoan Mugertzak telefono zenbakia eskatu zidan: udan esatariak behar zituela esan zidan. Saralegik ere telefono zenbakia eskatu zidan. Izan ere, herri kirol munduan bakoitzak saio batzuk antolatzen ditu. Bakoitzak bere zonaldea du. Hasieran ezezkoa eman nien, baina handik bi urtera Saralegik Lizarrako jaietarako aurkezlerik ez zuela esan zidan eta joan egin nintzen”.

Hala, herri kirolen mundura salto egin zuen. “Herri kirolen munduan bertsotan baino gehiago gozatu dut, bertso saioetako giroa serioagoa baita. Afarietan asko gozatu dut, bertsolarien kontuak entzuten, baina saioetan ez horrenbeste. Hori bai, bertsolariekin ere oso harreman ona egin dut. Bestalde, hasieran dieta kobratzeak lotsa ematen zidan. Gazta bat erosten nuen eta ikusleen artean zozkatzen nuen”.

Berehala galdu zituen lotsa guztiak. Horretarako, herri kirolei buruz ikasi behar izan zuen. “Joxe Ugarteburuk lagundu zidan. Gizon aparta da. Ikasi arte, kronometroa, bestelako informazioa eta umorea izan ziren nire heldulekuak”.

Pribilegiatua izan dela dio. “Iker Vicentek eta Txikiak lehengoan jokatu zuen apustua behetik jarraitzea luxua izan zen. Gertutik askoz ere hobeto ikusten da. Txikon ospitalera eraman zuten apustuan ere esataria izan nintzen. Urtero 42-43 saio egin ditut. Hasieran Saralegiri Iruñeraino ez nintzela joango esan nion eta Erriberara joaten amaitu dut. Cortesen urte asko daramatzan ATA harategikoen senitarteko bat etorri zitzaidan, erabat hunkituta, bertan mikrofonotik euskaraz hitz egin nuelako. Bilboko auzoetako saioetara, berriz, Azkuna alkatea etortzen zen. Ijito guztiak zain izaten zituen eta denei eskua ematen zien”.

Urte hauetan guztietan egindako lanari esker, kirolari askoren esatari kuttuna bilakatu da. “Harreman onak egin ditut. Xabier Zalduak bere lehen apustura eraman ninduen. Orduan ez nuen horretarako mailarik, baina berak emandako aukerari esker aurrera egin nuen. Apustu batean, mikroan egotea luxurik handiena da. Iker Vicenteren speaker-a ere banaiz eta apustuak tripetatik ezagutzeko aukera izan dut. Sekulakoa da: prestaketa zorrotza, tentsioa…”.

Zumaiako ogitartekoa
Vicente oso gaztea zenean ezagutu zuen. “Zumaiako saio batean ari nintzen, San Pedro jaietan, eta Iker Vicente ikusleen artean zegoen. 17 bat urte izango zituen eta ogitarteko handi bat jaten ari zen. Oso teknikoa ez nintzenez, mikroa jendeari uzten nion edo umoretik jotzen nuen. Begiratu ogitarteko handi hori jaten ari den mutil horri. Nafarra da. Ogitarteko ona, e! Zumaiakoa! Nafarroan ez du horrelako ogitartekorik jango. Hemendik urte gutxitara hemen egongo da, barruan, hauei aurre egiteko moduan, esan nuen. Gorri-gorri jarri zen, baina handik astebetera bere amak deitu ninduen, bere saio bat aurkezteko. Gaur egun harreman handia dugu”, azaldu du.

Mikroari esker, herri kirolari guztiak ezagutu ditu. “Goenatxorekin ere asko ibili naiz. Bere eskutik Sakanako herri guztiak ezagutu ditut. Bihurrirekin, berriz, Urkiola, Ermua, Eibar, Galdakao, Dima… Urkiolan apaizekin eta Uriarte gotzainarekin bazkaldu genuen! Lana egin ondoren, itzultzea gustatzen zait, baina batzuetan bazkaltzen gelditu beharra dut. Zorionez, kirolariak dira eta neurrian jaten eta edaten dute. Hori bai, parranda egitea erabakitzen dutenean…”.

Dagoeneko, aizkoran aditua da. “Martin Gartziarena aizkolari handia nire osaba zen eta udak Leitzan pasatzen nituen, baina garai hartan ez nuen zaletasunik. Kuriosoa da: mundu horretatik oso gertu jaio nintzen, baina urte askoren ondoren eta esatari lanaren eskutik murgildu nintzen”, amaitu du urretxuarrak.

Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia aizkolariekin.

Ezkiotarrek larunbatean oparitutako oroigarria.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
2

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
3

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
5

Aritz Egeak Azpeitiko Domusa Teknik 15 MLK mendi lasterketa irabazi du

2025/05/12
Urretxu
6

Eitzaga auzoko jaiak ospatuko dituzte ostegunetik aurrera

2025/05/12
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT