Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Urretxuko John Lennon eta Yoko Ono

Urretxu

Victor Hernandez eta Alazne Esteban senar-emazte urretxuarrak 17 eta 15 urte zituztenean hasi ziren elkarrekin, duela 50 urte. Ordutik, sormenarekin lotutako hainbat egitasmo jarri dituzte abian.

2024/05/10
Otamotz

Urretxuk artista handiak eman ditu. Horien artean daude Victor Hernandez eta Alazne Esteban. Urretxuko John Lennon eta Yoko Ono, Eduardo Txillida eta Pilar Belzunze edo Jorge Oteiza eta Itziar Carreño. 17 eta 15 zituztenean elkartu ziren eta ordutik hamaika egitasmo partekatu dituzte. Beraien etxea museo txiki bat da.

Hernandez Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen, 1956an. 8 urte zituenean, bere aita Urretxuko Madaya fabrikara etorri zen lan egitera. Lanbide Heziketa ikasi zuen La Sallen, baina ez zuen fabrika batean lan egiteko gogorik. “Izpiritu errebeldea nuen nonbait, eta Donostiako argitaletxe batean lana aurkitu nuen. Komikiak argitaratzen zituen. Planetaren filial bat zen eta Pala zuen izena. Ipurbeltzeko sortzailea izan zen Jesus Lucas nire nagusia zen. Amerikako komikien argazkiak bidaltzen zizkiguten eta guk marrazkiak orraztu egiten genituen eta testuak gaztelerara itzuli. Hiru urte eman nituen bertan. Itxi zenean, Bartzelonara joatea eskaini ziguten. Baina soldadutzara joan beharra nuen. Gainera, lana polita zen, baina ez zuten ondo ordaintzen”.

Soldadutzatik itzuli zenean, Elgoibarko osaba batek [Jose Antonio Estibariz, Uxue Alberdi idazlearen aitona] lana lortu zion. “Margolari errotulatzailea zen eta berak hartu ezin zuen lan bat pasa zidan: Bergarako udaletxeko aretoa zaharberritzea. Urretxukoaren zaharberritzean ere parte hartu nuen”.

Autobusetako iragarkiak
Ondoren, Bilboko publizitate agentzia batek autobusetako iragarkiak margotzeko margolariak behar zituela jakin zuen. Ordurako Alaznerekin zebilen eta Bilbora joan ziren. “Urte batzuk eman genituen autobusetako iragarkiak margotzen”.

Garai hartan beste hainbat lan ere egin zituen. Vicente Lasarentzat eta Arturorentzat egongeletako beirateetarako marrazkiak egin zituen: armarriak, Iparragirre, dantzariak… Eta Nemesio Armenterosen inprimategiarentzat lan egin zuen. “Bere bezeroentzako logotipoak egiten nituen, adibidez. Garai hartan, dena eskuz egin behar zen”.

Alazneren ama hil zenean, Urretxura itzuli ziren. “Osaba hil egin zen eta bere bezeroak hartu nituen. Horretaz gain, herrian hainbat lan egiten nituen. Jose Mari Lasak Kaixo aldizkarian kolaboratzea eskaini zidan eta azalak marrazten nituen. Baita artikuluetarako marrazkiak ere. Horretaz gain, Alaznek eta biok Kaskazuri eta Txilipurdi liburua egin genuen. Nik marrazkiak egin nituen eta Alaznek ipuina idatzi zuen. Pello Akizuk euskarara itzuli zuen. Udalak argitaratu zuen. Jaietako egitarauko azala ere hainbat urtetan egin nuen. Herriaren panoramika bat ere margotu nuen, udalarentzat”.

Ordenagailuak heldu zirenean, ordenagailua erabiltzen ikasi behar zuen eta EuskoRot enpresan lan egiten hasi zen. EuskoRot utzi zuenean, berriro bere kasa hasi zen. “Gauza ezberdinak egitea erabaki nuen. Harriarekin, egurrarekin, poliesterrarekin… erliebedun lanak egin nituen. Malkor eta Aldapa tabernetako eta Doña Maximina, Marisa Iturbe eta Kuttun dendetako letreroak egin nituen, besteak beste. Oximekeko Santi Sasietarekin lankidetzan, burdinazko lanak egin nituen”.

Udalarentzat hainbat lan egin zituzten: Aparizio auzoko etxeetako murala, gomazko etxea apaindu zuten, herrira ongi etorria ematen zuten ortzadarrak (Matxinportakoa oraindik zutik dago), Juan de Lizarazu aretoaren kanpoaldeko eskultura… “Aparizioko murala herriko langabetuekin egin genuen”.

Horretaz gain, Victorrek eta Alaznek udalei kaleetan plaka bereziak jartzea eskaini zieten. “Castro Urdiales, Segura eta Urretxukoak egin genituen, besteak beste”.

Nestor Basterretxearekin
Hernandezek Nestor Basterretxearekin ere lan egin zuen: Basterretxeak 1990eko hamarkada hasieran munduari bira eman zion Gipuzkoa belaontziaren 150 metro koadroko belaren diseinua egin zuen eta urretxuarra margotzeaz arduratu zen.

Halako batean, Irizar enpresaren deia jaso zuen. Hala, Irizarren autobusetako irudiak diseinatzen lan egin zuen, erretiratu zen arte.

Hippy samarrak izan zirela dirudi, baina Victorrek ezetz dio. “Ez ginen hippyak. Bizitza arrunta generaman. Baina gazteak ginenean egoera ekonomikoa txarra zen eta ekimena behar zen. Egoerak eraman gintuen horrela bizitzera. Dena den, egia da ez nuela fabrika batean lan egin nahi. Ikasketak bukatu bezain laster lan bila hasi nintzen. Aitak inguruko inprenta guztietara eraman ninduen eta iragarki guztiei erantzun nien, Donostiako argitaletxe hartan lana eman zidaten arte”.

Izan ere, marrazten abila zen. “Ondo marrazten nuen eta hortik jo nahi nuen. Mutikotan marrazki lehiaketa bat irabazi zuen. Alaznek ere lehen saria lortu zuen, bere mailan! Sari banaketakoa da elkarrekin atera ziguten lehen argazkia. Oraindik ez ginen bikote”. Handik gutxira elkartu ziren. 50 urte daramatzate elkarrekin, elkarlanean.

Victor eta Alazne, neska-mutikotan irabazitako marrazki lehiaketan.

Bilbon, autobusetako iragarkiak margotzen.

Alaznek eta Victorrek egindako ‘Kazkazuri eta Txilipurdi’ ipuinaren azala

Victorrek Urretxuko Malkor tabernarako egindako lana.

Alaznek eta Victorrek, herriko langabetuekin, Aparizio auzoan egindako murala.

Victor, beraien etxean, berak egindako hainbat margolanekin.

Aldapa tabernan egindako lana.

Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoko lana.

Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoko lana.

Kuttun dendan egindako lana.

Doña Maximina dendan egindako lana.

Udalarentzat egin zuten ortzadarretako bat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT