
Igandean Urola eskubaloi klubaren gizonezkoen bi taldek jokatuko dute Ispilla kiroldegian. Kimu mailakoek hirukoa jokatuko dute, Hernani eta Pulpore taldeekin. Benjaminek ere hirukoa jokatuko dute, Legazpiko La Sallerekin eta Tolosarekin. Partidak 09:30ean hasiko dira eta Esku Hutsik elkartearen lana ezagutzera emateko baliatuko dira. Esku Hutsik irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Haurdunaldian, erditzean edo jaioberritan seme-alabaren bat galdu duten gurasoek sortu dute, dolua bizitzen ari diren familiei laguntzeko.