Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Inma Tobar

"Farmazian, maitasun hitzak, musuak, besarkadak eta umorea izan ditut beti, behar zuenarentzat"

Zumarraga

Inma Tobarrek (Zumarraga, 1959) erretiroa hartu du. 50 urte eman ditu lanean plazako farmazian: lehen 14 urteetan Elena Arbulurekin eta ondoren Francisco Roldanekin.

2024/07/10
Otamotz

Gaixo dagoenarentzat oso garrantzitsua da hitz goxo bat edo irribarre bat jasotzea. Hori dela eta, Inma Tobar Zumarragako botikako langilea oso maitea da zumarragarren eta urretxuarren artean. 50 urte eman ditu bertan lanean eta duela gutxi hartu du erretiroa. Herritar guztien esker ona jasotzen ari da kalean, telefonoz, sare sozialetan…

Tobarrek 15 urte bakarrik zituen Elena Arbuluren farmazian lanean hasi zenean. “Administrari izateko ikasten ari nintzen, mojekin. Elena Arbuluk Mertxe Berasategi zuzendariarengana jo zuen eta neska bat eskatu zion, farmaziarako. Berasategik ni aukeratu ninduen. Gurasoek oraindik oso gaztea nintzela uste zuten, baina Terradillos doktorea gure bizilaguna zen eta berarengana jo genuen aholku eske. Probatzea aholkatu zidan. 1974ko ekainean hasi nintzen lanean”, gogoratu du.

Hasieran, ez zekien ezer botikako lanari buruz. “Bi motots zituen neska bat nintzen. Nuria Okarizen ordez sartu nintzen eta Elena nire irakaslea izan zen. Hasieran laguntzailea nintzen. Eskatzen zidatena ekartzen eta eramaten nuen. Garai hartan ofizioa zailagoa zen, dena eskuz egin behar baitzen. Dena koaderno batean apuntatu behar genuen eta sendagaiak alfabeto ordenean kokatu behar genituen. Urtebeteren ondoren, mostradorean lan egiten hasi nintzen”. 

Medikuen letra

Errezetak irakurtzea oso zaila zen. “Medikuen idazkera… Zorionez, ez nuen sekula hankasartzerik egin. Hasieran, ez zegoen ospitalerik oraindik eta denak anbulatoriotik etortzen ziren. Medikuaren espezialitatearen arabera, ze sendagai zen asmatzen zenuen. Bezeroek medikuarengana zergatik joan ziren esaten ziguten, laguntzeko”, aipatu du.

Garai haietan dena oso ezberdina zen. “Elena, Luis Arzelus albaitariaren emaztea zen. Jendeak txakurrak farmaziara eramaten zituen eta Luisek han bertan jartzen zizkien txertoak. Bestalde, Elena drogeria eta lurrindegia ere bazituen. Marisabel Beristainek, Maria Luisa Segurak, Mertxe Zubietak, Cristina Cidek (Maria Ubarretxena sailburuaren amak) eta nik lan egiten genuen berarekin. Elenarekin eta Luisekin asko ikasi nuen. Farmazia nire unibertsitatea izan da”.

Lanbidea asko aldatu da azken 50 urte hauetan. “Ikastea tokatu zait. Ordenagailuak iritsi zirenean, argi nuen nik ere horiek erabiltzen ikasiko nuela. Pacoren eta gainontzeko lankideen laguntzarekin, lortu nuen. Ordenagailuek gure lana asko erraztu dute”, aitortu du.

Lankide asko izan ditu. Aipatutakoez gain, Ikuska Rodriguez, Ixiar Alberdi, Juanjo Roldan, Nerea Estevez… Lankide eta bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkie. “Botikakoa esker oneko lana da. Batez ere, jendearengatik. Oso irekia naiz eta irribarrea ahoan joan nahiz beti farmaziara. Eta beti maitasun hitzak, musuak, besarkadak eta umorea izan ditut behar zuenarentzat. Hori da orain, erretiroa hartu dudanean, etxera eraman dudana: maite nauen jende hori guztia. Farmazian nigatik galdetzen ari dira, kalean gelditu egiten naute… Une txarretan, animoak eman dizkidate. Lagunak dira, bezeroak baino gehiago. Lehengoan, bezero batek farmaziara sartu zen lehen aldian bi motots zituen neska bat ikusi zuela esan zidan. Ofizioa irakasten ari zitzaizkiola. Bezero horrek beraien alde egin dudan guztia eskertu dit. Ez dut denekin hitz egiteko aukera izan eta eskerrak eman nahi dizkiet maite nauten guztiei”.

Etorkizuna

Atseden hartzeko garaia heldu da. “Javiri [senarrari] Imsersoren ilarara bidaiak hartzera bidaliko dudala esaten diot. Jonek, gure semeak, bizitzaz gozatzeko esaten digu. Seme zoragarria da. Beti gure ondoan egon da. Sufritzea tokatu zait [seme bat galdu zuen] eta Jonek gozatzeko ordua heldu dela esaten dit. Osasuna izatea bakarrik eskatzen diot bizitzari”, amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT