
Alex Diaz (Caja Rural-Alea) txirrindulari urretxuarra denboraldi bikaina egiten ari da. Nafarroako eta Avilako itzuliak irabazi ditu, besteak beste, eta asteburu honetan Lehendakari Txapelketako lidergoa lortu du. Lehendakari Txapelketa amateur mailako bederatzi probak osatzen dute. Lehena larunbatean jokatu zen Eibarren, Arrateko Igoera, eta Diaz laugarren postuan sailkatu zen. Atzo bigarrena jokatu zen, Antzuolan, eta urretxuarra Iker Perez taldekidearekin heldu zen helmugara. Taldekideek gogor lan egin dute Diazen alde denboraldi osoan zehar eta atzo urretxuarra esker oneko azaldu zen bere taldekidearekin. Ez zion garaipena borrokatu eta bere bigarren postuan sailkatu zen. Hala, Lehendakari Txapelketako liderraren maillota lortu du. Hirugarren proba datorren igandean jokatuko da, Leintz-Gatzagan. Horra hor Diazek Txirrindulariak kanalari emandako elkarrizketa.