Gabiriako Baztarrika gaztandegiko gaztak beste sari bat lortu du: abuztuan Londresen jokatzen den Great Taste 2024 edo Dastaketa Handia lehiaketan bi sari jaso zituzten eta atzo hirugarren saria lortu zuten Legazpiko Artzain Egunean egiten den Gipuzkoako txapelketan. Horretaz gain, haurren saria eta herritarrena lortu zituzten. Azken hau, Legazpiko Makatzarekin berdinduta. Baztarrika gaztandegiko nagusiak Asier Osinalde eta Eli Elgarresta senar-emazteak dira. Osinalde zumarragarra da. Legazpiko fabrika batean lan egiten zuen eta duela 21 urte lantegia utzi zuen emaztearen familiaren gaztandegian lan egiteko. Argazkian, Osinalde, Aitzol semearekin, atzoko sari banaketa ekitaldian.