Adineko Pertsonen Eguna ospatu zuten atzo Urretxun. Udal korporazioak eguneko zentroa bisitatu zuen eta ondoren, Aterpe elkartean, bertaratutako zaharrenak omendu zituzten: Josefa Calabor Juarez, Faustino Ruiz Garcia eta Graciano Garcia Garcia eta Felisa Fernandez Baron senar-emazteak. Omenaldiaren ostean, elizara joan ziren, Lizarriturri txistulari taldeak lagunduta. Mezaren ondoren, argazkia atera zuten eta Lurra taldeak dantza saioa egin zuen. Urteroko moduan, Ederrena pilotalekuan bazkaldu zuten. Bazkalondoan dantza lehiaketa eta animazio ekintzak izan ziren.