Atzo bola eta txoka txapelketak egin zituzten Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Toka txapelketan Ino Ugarteburu (Urretxu) nagusitu zen. Zortzi aldi jo zuen txapa. Bigarren postuan Jose Calvo urretxuarra sailkatu zen. Berak ere zortzi aldiz jo zuen txapa. Hirugarren postuan Iker Mendizabal zumarragarra sailkatu zen. Zazpi aldiz jo zuen txapa. Laugarren postuan Joxe Maiz gabiriarra sailkatu zen. Berak ere zazpi aldiz jo zuen txapa. Parte hartzaile bakoitzak hiru jaurtialdi egin zituen eta tiraldi bakoitzean sei fitxa bota zituen. Ugarteburuk eta Calvok eta Mendizabalek eta Maizek berdindu egin zuten. Berdinketa dagoenean, lehen jaurtialdian nagusitu denak irabazten du.
Bola txapelketari dagokionez, Roberto Ostolaza zarauztarra nagusitu zen 37 birlarekin. Bigarren postuan Villabonako Joxe Mari Etxebeste sailkatu zen 36 birlarekin, hirugarren postuan Txema Fernandez zarauztarra 35 birlarekin eta laugarrenean Iñaki Maiz gabiriarra 35 birlarekin.